
Bideo konferentzia eta emanaldiak antolatzeko OBS Studio programaren euskarazko ikastaroa antolatu du Miramon Enpresa Digitala sustapen erakunde publikoak. 30 euroan, martxoaren 1 eta 2an izango da, online zoom bidez, baina plaza mugatuekin (15 lagun arte). OBS Studio (Open Broadcaster Software) software libreko tresna bat da, eta aukera ematen dizu bideo-grabazioak eta zuzeneko emanaldiak egiteko hainbat plataformatan, modu errazean eta akabera profesionalarekin.
Hezkuntzan Librezalek zehaztapenak eskatu ditu EAEko Hezkuntza Legean agertzen diren puntu batzuen inguruan, teknologia burujabetzarekin kezkatuta. Webguneko agiri batean azaldu dituzte kezka horiek, lege proposamenean agertzen diren puntu on batzuk aipatuz, guztiarekin.
Oso txosten interesgarria banatu du PuntuEus fundazioak aste honetan: ziber-segurtasunarena. Arrisku-kasuak identifikatu eta .eus domeinu batzuk blokeatu zituzten 2021ean: 235 domeinu gaizto, blokeatu eta ezabatuak. Alde batetik asko dira, baina detektatu eta kentzen dituztela datu lasaigarria eta zoriontzekoa da, eta bestetik .eus domeinu multzoan oso gutxi direla kontuan hartzekoa da: Domeinu masa osoaren %0,02, 13.083 dira erregistratuta dauden .eus domeinuak.Q
Iragarpena irakurri genuen duela egun batzuk: "Euskal Encodings Youtubeko kanal berria sortu dugu. Plataformak berak baimentzen digun erritmoan hasi gara, dagoeneko edukia igotzen". Euskarazko ikus-entzunezkoen altxor horrek emandako saltoaz hitz egin Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak Segura Irratiko Goizerokoa saioan.
Wikipediaren kalitate eta interes orokorra bermatzeko (edo kalibratzeko) tresna bat Wikimedia Fundazioak proposatutako Hamar Mila (10.000) artikulu funtsezkoen zerrenda da. Jakintzaren hainbat alorretan "funtsezko" artikuluak zerrendatu dituzte (ikusi azalpena galegoz, adibidez). Kriterioak eztabaidagarri izan daitezke, baina tira, zerrenda egina dago, eta neurketarako prest, hizkuntza bakoitzak duen betetze-maila ikus daitekeelarik. Euskarazko Wikipediak ahalegina puntu honetan egitea erabaki du aurten, Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen bultzadaz (EWKE) eta urte hasieran edizio-lehiaketak berrezarri zituen Hamar Mila artikuluetako hutsuneak betetzera bideratuta. Hilabete eta erdi igaro denean (neurketak hilaren 15ean egiten ditu Wikipediak), bi post aurreratu ditugu sailkapenean: 32. hizkuntza izatetik, 30.a izatera pasatu gara, eta azken hilabetean alderdi honetan gehien hazi den Wikipedia da gure hizkuntzarena.
Wordle euskaratu zuen taldeak, Talaios kooperatibakoak, haren ondoren sortutako joko geografiko antzeko bat euskaratu du orain. Frantziako garatzaile batek sortu du munduko estatuekin joko bat, Worldle, eta orain horren euskal bertsioa dugu, ez estatu-mugekin jolasteko, baizik eta Euskal Herriko udalerrien siluetekin: WorldLEH. Egunean herri bat asmatzea, hori da koxka.
Instagrameko memeetara ohituta bazaudete, ikusiko zenuten nola hedatu diren azken aldian bideo-meme estatikoak, hala nola esteka honetakoa. Ze zentzu du mugimendurik ez duen segundu bakar bateko bideo irudi isil batek? Algoritmoaren araberako zentzua du: Instagramek bideoak baloratzea erabaki duenetik, irudi finkoko memeek gutxiago balio dute, eta zuk halakoak egiten badituzu, irudia hutsarekin baino ikuskatze gehiago lortuko dituzu segundu bateko bideoarekin.
Euspot-en 2022ko edizioa 30 segunduko euskarazko iragarkiak egiteko lehiaketa izango da, gai honekin: gazteak kooperatibismora gerturatu eta balioan jartzeko, "zergatik lan egin kooperatina batean" galderari erantzungo dioten iragarkiak egitea izango da koxka.
“Bost gehi bost” erakusketa Vital Fundazioan ikusgai dago ikusgai martxoaren 30era arte (izatez, bost más bost hizkuntza nahasketarekin titulatua), eskulturaren, argazkigintzaren, grafitiaren, musikaren eta pinturaren munduko hamar artistaren erakusketa. Generoaren araberako aukeraketa bat da: bost eskultore klasikoago edo konsagratuak, gizonezkoak; eta beste arte diziplina batzuetako euskal artista berriagoak besteak, emakumezkoak. Enfokeraren egokitasunaz iruzkina egin zuen Haizea Barcenilla kritikariak duela egin batzuk, eskultoreen belaunaldian emakumezkorik egon ez balitz bezala...
Estatu Batuetako Northwestern Universityko ikerlarien lan batek korrelazioa aurkitu du Espainiako Inkisizioaren jazarpenaren artean eta 21. mendeko jarduera ekonomiko eta sozialaren artean. Kontrako korrelazioa, hain zuzen: non eta zorrotzagoa eta gogorragoa izan zen Inkisizioa, gaur egunean jarduera ekonomikoa ahulagoa da, konfidantza soziala txikiagoa, eta erdietsitako hezkuntza mailak baxuagoak.
Euskadiko Filosofia Olinpiadaren IV. edizioa astelehenean hasiko da. Ordura arte izen-emateko aukera dago, eta gero martxoaren 4a arte lanak egin eta bidaltzeko epea. Zera da gaia: Transhumanismoa: Gizateriaren hobekuntza ala amaiera?. Teknologiaren bidez gizakiaren bizitza, esperientzia eta izatea eraldatzeko aukerari deitzen zaio transhumanismoa (labur eta gaizki esanda, seguru hobeto definituko dutela Olinpiadan).
COVID geldiarazteko pandemian izan diren aurrerapen zientifikoek agerian utzi dute horri buruz informatzeak duen garrantzia. Zientzia eskubide bat da, kultura da, gure jakin-minari, gure galderei zorrotz erantzuteko giza modu landuena da. Horrekin lotuta, "Zientzia eta teknologia giza eskubideen adierazpen unibertsalean" ikastaroa antolatu du Asmoz Fundazioak.
Otsailaren 13a arte daukate Barakaldoko bizilagunek beren herriko bandera berria aukeratzeko. Diseinu sinpleak proposatun dira egungo harmarri tradizionalaren ikurra ordezkatzeko, denak beltz eta horiaren konbinazio oinarrizkoak, Barakaldo Futbol Klubak duela 100 urte baino gehiago aukeratutako koloreen haritik.
Twitterreko erabiltzaile jakin batzuei agertu zaie jada boto negatiboen aukera (downvote egiteko ikono bat, Twitterreko erantzun jakin bati buruzko iritzi oker edo negatiboa daukazula adierazteko, nonbait). Oraingoz, erabiltzaile batzuei bakarrik agertzen zaie aukera, eta bakarrik web interfazean, ez aplikazio bitartez.
Ide.eus helbidean kontsultatu daiteke jada Ingurune Digitaleko Hiztegi Eleaniztuna, hiztegigintzako baliabide teknologiko berria, atzo aurkeztu zena. Ingurune digitaleko terminologia argitzeko funtzioa duen hiztegi bat da, eta termino multzo mugatu batekin hasi bada ere, etengabe elikatzea da bultzatzaileen asmoa.
2009ko abenduan jaio zen musika plataforma, Badok.eus, saritu du Argiak, aurtengo Interneteko Argia Sariarekin. Berria egunkariak bultzatzen duen webgunea da, antolakuntza bikain eta konpleto batekin apailatua, eta horretaz jardun du Segura Irratian, Goizerokoa saioan, Luistxo Fernandez Sustatuko editorearen kolaborazioa.
Larunbatean emandako Merezimenduzko Argia Sariarekin osatu ziren 2022ko Argia Sariak. Ipar Euskal Herriko hiru irrati euskaldunek eraman zuten sari hori: Gure Irratiak, Irulegiko Irratiak eta Xiberoko Botzak. Hiru proiektuek 40 urte beteko dituzte 2021 eta 2022 urte hauen artean.
2020an, konfinamendua zela eta, Herri Urrats ospatzea ezinezkoa izan zen. 2021ean, Ipar Euskal Herriko ikastola bakoitzak Herri Urrats txiki bat egin zuen bere eremuan. 2022an, azkenean, Herri Urrats jaialdia beriro ere ospatu ahal izango da Senpereko lakuan. Herri Urrats, Seaskak urtero antolatzen duen euskal irakaskuntzaren aldeko festa da, maiatzaren lehen hamabostaldian ospatzen dutena Senpereko aintziraren inguruan, Lapurdin. Bildutako dirua Iparraldeko ikastolak laguntzeko bideratzen dute.
Turismoa sustatzeko proiektuak teknologikoak bultzatzeko, Gipuzkoako I. Turismo Hackatoia antolatu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Otsailaren 19an eta 20an egingo da, eta hiru edo bost laguneko taldeetan egitea lana da koska. Miramongo Parke Teknologikoko eraikuntza nagusian, Donostian.
Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, eta horrekin bat eginez, zenbait euskal erakundek Emakumeak Zientzian 2022 jardunaldia antolatu dute.