Takatekla Ion Lizarazu programatzaile antzuolarrak asmatu duen online joko berezi bat da. Bi lagunen artean, edo jokalari anitzekin jokatu daiteke, baina Twitch-eko azpiegituraren gainean funtzionatzen du. Twitch-eko emisioa da jokoaren interfazea, eta txat bidez hitzak taka-taka-taka idaztea da jokoan parte hartzeko modua. Ulertzeko zailtasunak? Konektatu gaur astelehena 21.00etan Lizarazuren Twitch kanalera eta ikusiko duzue, partidatxo batzuk iragarri baititu ordurako.
Hau da Lizarazuren Twitch kanala, https://www.twitch.tv/ionliz eta hor ikusi eta jokatuko da partida. Parte-hartzeko, ordea, Twitch erabiltzailea behar duzu, eta login egin, eta ondoren, bertako txatean idatziz jokatu.
Eta honela jokatzen da Takateklan: jokoak badu "nagusi" bat partida prestatzen duena, eta kasu honetan Ion Lizarazu bera da. Jokoaren azpiegitura eta kodea askatu du Lizarazuk, Python-en programatutako software puska bat da, eta Github-etik jaitsi eta beste norbaitek ere erabil lezake, bere Takatekla propioak egiteko. Baina tira, oraingoz Lizarazuk antolatzen ditu, eta hurrengoak izango dira astelehenean, hilak 14, Twitch-eko bere kanalean.
Horrela izango da. Pantaila bat agertuko da, hainbat laukiko interfaze batekin, eta laukiak beste ausazko euskarazko hitzekin beteko da.
Partida hastean, jokalari bakoitzak txatetik hitzak tekleatzeari ekingo dio... Dela horietako edo dela susmoak, hitz bakoitza zuzen taka-taka-taka tekleatzen duen lehenari esleitzen zaio laukia eta hitzaren puntuak. Jatorrizko hitza desagertzen da azierto bakoitzarekin, eta haren ordez, hura asmatu duen jokalariaren erabiltzaile-izena, beste kolore batekin.
Partida amaitzen da laukirik ez dagoenean, jokalariak ranking batean geratu dira. Mekanografiatzaile azkarrenak irabazi du.
Jokatu nahi? gaur astelehena, 21.00etan https://www.twitch.tv/ionliz
Erantzun
Sartu