Worldle izan zen lehenbizi, Lingo jokoaren Interneteko bertsio ingelesezko arina, eta aldagaiak etorri dira gero trumilka. Euskaraz, Talaiosen eskutik ditugu Wordle euskaraz eta WorldlEH, 5 letrako euskarazko hitzekin eta forma geografikoekin. Baina dagoeneko sarean, beste hainbat aukera daude. Jarraian estekatzen dizkizugu batzuk.
     
    
    
    
    
    Hona zenbait aldagai:
- Wordle, jatorrizkoa // Wordle Euskaraz
 
- Wordle en Español; frantsesezko parea Azerty teklatu eta guzti, Le Mot eta Sutom.
 
- Wordle katalanezkoa, Wordle Galegoz, 
 
- Wordle Rodeo, multi-hizkuntza.
 
- Squabble, funtsean ingelesezko Wordle Battle Royale bat, sartzen zara gela batean non jokatzen duzun azkartasunez aldi berean beste hainbat jokalarekin ea nork asmatu.
 
- Wordle Together, hau ere sarean jokatzekoa beste pertsona baten kontra (izan daiteke zure laguna, edo ausazko bat).
 
- Custom Wordle, edozein luzeratakoak, eta zuk zeuk sortzeko.
 
- Reversle.net, Wordle baina alderantziz, oso argia: soluzioa dakizu, eta goragoko lauki hori, gris eta berdeetan letrak asmatu behar.
 
- Nerdle, eragiketa matematikoak egitekoa.
 
- Primel, zenbaki lehenekin jokatzeko.
 
- Ooodlemax hau ere aritmetikoa, zaila.
 
- Absurdle, bertsio zail zaila. 
 
- Dordle bi wordle paraleloan zazpi saiakerarekin.
 
- Sevilla Wordle, singelesez baina tematikoa, Sevilla hiria da gaia (!)
 
- Lewdle, birao eta hitz zatarrak bakarrik (ingelesez).
 
- Letterle, absurdoa, letra bakarra asmatzea da kontua..
 
- Seven Wordles, zazpi uordel asmatu kronometratuta.
 
- Phrasle, esaldiak ingelesez, The wheel of fortune erako lehiaketetako eredua.
 
- Syscordle, Linux sistemako syscall aginduak asmatzea da koxka,
 
- Shaple, 3D formak asmatzekoa.
 
- Worldle munduko estatuen forma, euskal bertsioarekin, WorldLEH (udalerri siluetak).
 
- Duomoji, karta bikoteen joko klasikoaren adaptazio bat. 
 
- Quanto, The price is right, asmatu produktuen prezioa wordle eran.
 
Eta hauek gutxi iruditzen bazaizkizu, Wordles of the World, bilduma edo direktorio are handiagoa.
    
    
    
      
    
    
    
      
    
    
 
            
      
        
      
          
          
          
          
Euskaraz beste hau ere badago,
https://wordle.wekele.com/
Eguneroko modua edo nahibeste jakatzeko aukerarekin