Teknologia albisteak

Lagundu ikerketan: Eleaniztasuna euskal kirolean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-02-22 : 09:18

Kayleigh Karinen Helsinkiko Unibertsitatean Hizkuntza Aniztasuneko Arteen Masterra egiten ari da, soziolinguistika ikasketak alegia. Lan praktikoa du egiteko bat ikasketa horiean, eta honen inguruan egitea erabaki du: Eleaniztasuna kirolean. Bereziki, Euskal herrian kirolean erabiltzen diren hizkuntza-praktika eleaniztunak ulertzeko interesa du eta inkesta bat jarri du sarean. Euskaraz dago inkesta hori (gazteleraz ere badago) eta esperientzia baduzu gaian lagunduko diozu Karineni betetzen baduzu.

Twitterren irakurri diogu eskaera finlandiar honi. Ez dakigu Kayleigh Karinenek euskaraz dakien, baina gutxienez kolaboratzaileren bat badu inguruan, txukun-txukun agertu duelako inkestaren zioa bere orrian. "Inkesta honen emaitza ikasgai baten proiektu baterako gordeko da eta, agian, kiroletako praktika linguistikoei buruzko Master Amaierako Lana izatera iritsiko da".

Deia Hego Euskal Herriko pertsonei zuzentzen zaie, eta esparrua kirol komunitarioa da, hau da, entrenatzeko aldizka biltzen diren talde edo pertsonak. Laguntzen ahal duzu inkesta betetzen, baldin eta, adibidez: futbol-talde bateko kide bazara, mendi talde bateko kide bazara, edo Crossfita praktikatzen baduzu erregularki talde batekin (adibideak dira, egiten duzun kirola edozein izanik ere bete dezakezu).

Ekin inkesta betezeari hemendik, eskerrik asko.

Irudia: Irabazi Arte telesail berriko sustapen-irudia. Denboraldi honetan, ETB1en ostiralero. 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: