 
                            Bideo konferentzia eta emanaldiak antolatzeko OBS Studio programaren euskarazko ikastaroa antolatu du Miramon Enpresa Digitala sustapen erakunde publikoak. 30 euroan, martxoaren 1 eta 2an izango da, online zoom bidez, baina plaza mugatuekin (15 lagun arte). OBS Studio (Open Broadcaster Software) software libreko tresna bat da, eta aukera ematen dizu bideo-grabazioak eta zuzeneko emanaldiak egiteko hainbat plataformatan, modu errazean eta akabera profesionalarekin.
Euskaratuta dago tresna, eta Sustatun haren inguruko azalpenak eman eta probak egindakoak gara. Aproba horietakoa da pantaila-irudia, konfigurazioaren une bat, euskaratuta dagoen interfazearekin, ikusten duzuenez.
Ikastaroaren antolakuntzak dio halako kontuak ikasi ahal izango dituzula ikastaroarekin:
• Zure ordenagailutik bideo profesionalak sortzen.
 • OBSak konfiguratzen eta 5 minutu baino gutxiagoan grabatzen hasi.
 • Zure grabazioetan eta zuzenekoetan eszena desberdinak sortzen eta horien bidez trantsizionatzen.
 • Kanpoko kamerak (eta zure mugikorra) zure bideoetarako webcam moduan erabiltzen.
 • Zuzeneko emanaldiak egiten hainbat plataformatan (Instagram, Youtube, Facebook, Twitch).
 • Zure bideoak deigarriagoak izan daitezen eta profesionalagoak izan daitezen markoak sortzen.
 • Arbel garden bat sortzen zure online eskoletarako edo aurkezpenetarako.
 • Zuzeneko emanaldiak errazteko Streamlabs OBS erabiltzen.
Izen ematea eta informazio gehiago, hemendik.
Erantzun
Sartu