Igande honetan, martxoaren 14an, Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egingo dira. Sustatun lanean arituko gara 20:00etatik aurrera hauteskundeen berri emateko. EAEko eta Nafarroako datuak, eta Estatuko datuak kontaketa egin eta berehala jasotzeko aukera izango duzue.
Iritzia banatuta dago:
Azken unekoa 21:52: EFEn irakurri dugu berria: Al Qaidak erreibindikatu du atentatua. Arabiar agerkari batek eman du notizia, "Al-Quds"-ek, Londresen argitaratzen denak. Al Qaedarena omen den karta baten berri eman du BBC telebistak ere. Han hartzen ditu bere gain atentatuok.
Arnaldok baziharduen esan eta esan beraien hipotesietan ez dela sartzen ETAk atentatu hori egitea. Acebesek, berriz, esan eta esan ETA izan dela. Orain, zalantza piztu zaio Espainiako Gobernuari ere. Poliziak zazpi detonadore eta arabez grabatutako zinta bat aurkitu ditu, Alcala de Henaresen Espainiako Barne ministroak esan duenez.
Reuters agentziak zabaldu berri du nola Londresko kazeta arabiar batek jaso duen Al Qaeda erakundearen gutun bat, non erakunde honek bere gain hartu duen gaur goizean Madrilen egindako atentatua.
Madrilgo Atotxa, El Pozo eta Santa Eugenia geltokietan izan diren eztandek 186 hildako eta 1.000tik gora zauritu eragin dituzte, EFE agentziak eman dituen azken datuen arabera. Espainiako Gobernuak ETAri egotzi dio Madrilgo sarraskia. Arnaldo Otegik, ordea, ez du uste ETA izan denik atentatua egin duena.
14:09: Acebesek esan duenez, 173 dira hildakoak. Zaurituak ere asko dira 600dik gora, eta larri daudenak ere badira. 15 motxila izan dira jarri dituztenak, titadinez beteak. Arnaldoren gainean esan du Acebesek Otegik informazioa gehiago ilundu gura duela. Horrela beldurra zabaldu gura duela, ez besterik.
Azken ordua: 13:10: Arnaldo Otegik esan du: "Hipotesi bezala ere ez dugu aintzat hartzen ETAk egin duenik". "Gaitzetsi" egin du atentatu hau Batasunako bozeramaileak eta "Madrili elkartasuna" adierazi die.
Politikoen adierazpenak jaso ditugu albiste honetan.
Hildakoen zifra Barne ministeritzaren arabera (09:56):
SER kateak dioenez: 85 dira hildakoak
*Zifra hauek guztiz konfirmatu barik daude.
(09:45): Lehendakariak egin du berba eta jaso dugu esandakoa albiste honetan bertan.
(10:14): Renfeko arduradunak dioenez ez dute abisurik jaso. Informazio gehiago albistean bertan
Euskal Telebistako Langile Batzordeak datorren martxoaren 14rako greba deialdia iragartzen du, Langile Batzarraren %81eko botuen baieztapenarekin. Helburua zuzendaritza Unitate Mugikorren (UM) plantila estrukturala eta azpikontrata horien lan baldintza bidezko batzuk negoziatzera eramatea da: ETBk medio propioekin egin ditzakeen Unitate Mugikorren plantila zehaztea eta azpikontratatzen diren gainontzekoen asteburuen eta ordutegi malgutasunagatiko osagarrien kontzeptuak jasotzea.
"Hala bazan...Debagoienean" ipuin liburua aurkeztu du Goienak gaur Aramaion. Eskualdean jasotako lau ipuinez osatuta dago liburua eta hiru edizio egingo dira; ibarreko hiru azpieuskalkitan. Juan Martin Elexpuru, Jerardo Elortza, Divina Arriolabengoa eta Arantza Ozaeta dira ipuinen egileak.
Gaur, zeregin gutxirekin nabilela eta, EHUko errektoretzarako hautagaien webak begiratzen ibili naiz. Denetik dago, hona hemen laburpentxo bat.
AZK komunikazio enpresak euskarazko webgunea atera berri du. Web honek enpresaren berri izateko balio du eta komunikazio inguruko albisteak ere jorratzen ditu, albisteak sailean eta Yellow izeneko berripaper digitalean.
ENA Elkarteak, sei urte ondoren, euskal nortasunean sakondu eta adierazteko balioko duen bigarren agiria aurkezten du: Euskal Sendi Agiria.
Arranondo, Arranondo Kultur Alkarteak 1990. urtetik paperean argitaratzen duen Ondarroako aldizkaria, Internetera heldu zaigu.
Inon irakurrita daukat kritika beti izaten dela suntsitzeko, eta, hortaz, ez duela zentzurik "kritika konstruktiboa" esateak. Beharbada hala da, baina suntsitzeak asmo bi izan ditzake: gauza hobea eragitea, edo, osteantzean, ezereztea, deuseztea, ezabatzea. Jakin nahi nuke nik bietarik zein asmo darabilen Jesus Rubiok Euskararen garabideak argitaratu zuenez geroztik.
Euskara Elkarteen Federazioaren kultura sailak, Film Laburren Zirkuitua izeneko ibilbide kulturala jarri du abian. Martxoaren 3tik apirilaren 2ra bitartean, Eusko Jaurlaritzak argitaratzen duen Kimuak bildumako laburrak ikusteko aukera izango da Euskal Herriko hainbat herri eta auzotan.
Netsky.D izeneko birus informatikoa hamaika posta elektronikotik baten agertu da azken egunotan. Martxoaren 1ean detektatu zuten birusa eta izan duen hedapen handia dela-eta, arrisku handiko birus moduan izendatu du Espainiako CAT (Centro de Alerta Temprana sobre Virus y Seguridad Informática) erakundeak.
Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearen eskutik, musika emanaldiak, errezitaldiak eta hitzaldiak izango dira Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian. Martxoaren 11n, 18an eta 25ean izango dira "Iparraldean bertan" barneko ekitaldiak.
Kalean entzungo dira gaur aldarrikapenak. Emakumeen aldeko taldeek eta baita alderdi politikoek ere izango dute zeresana gaur. Ekitaldiak hamaika. Guk hiriburuetakoak zerrendatu ditugu. Zure herrian ekitaldirik bada bota zerrendara eta gehitu mezu honi.
Euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoak ugalduz doaz azken urteotan eta euskara erabiltzen den esparruak zabalduz joan daitezen egun gero eta gehiago dira, euskara planetan murgildu diren enpresak. Planen kopurua handitzeak ekarri du, besteak beste, erabiltzen den metodologia sendotzen, hornitzen eta erabiltzaile berriengana zabaltzen joatea.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak komunikabideetan euskararen erabilera sendotu eta indartzeko, eta euskal komunikabideen egitasmoak bideragarriago egiteko dirulaguntzak banatu ditu. Tartean, euskarazko on-line argitalpen multzo batek jaso ditu dirulaguntzak.