Sustatu logoa Teknologia albisteak

M14ko hauteskundeak Sustatun

Sustatu - Sustatu
2004-03-12 11:03

Martxoaren 14ak ematen duen guztiaren berri izango duzue Sustatun.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako datuak jasoko dituzue, berehala.
  • Espainiako Estatuko Kongresua eta Senatua nola geratu diren azalduko dizuegu.

Estrapolazioa

Sustatuko kalkulagailua erabiliz, Eusko Legebiltzarraren eta Nafarroako Parlamentuaren osaketa posiblea kalkulatuko dugu, probintzia osoko datuak kontuan izanda. Udalez udaleko datuak zinegotzitan nola izango liratekeen ere jakin daiteke kalkulagailu horren bidez.

Egun indarrean dauden hauteskundeen inguruko D´Hondt lege matematikoari eta indarrean diren araudiei jarraitzen die kalkuluak.

Gutxieneko portzentaia bat gainditzera behartuta daude hautes-zerrendak konputuetan sartzeko; Kongresuko kasuan, %3koa da portzentaia hori. Kalkulagailu honek baliobako datuak aintzat hartutz zein hartu barik egiten ditu kalkuluak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu