Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Elurrak ez du dena zuritzen: Linterna Gorria

Linterna Gorria - bihotz bakartien kluba
2004-03-17 : 14:03

Duela 19 urte, 1985ean, Bilboko Arte Ederretako Museoaren aurrean, Gabriel Arestiren omenez, Gorbeiatik ekarritako haritza eta azalean poema zuen harria jarri zituzten. Baina kendu egin dituzte. Elurra urtu da eta zuritu ezinak agerian utzi ditu. Linterna Gorriak inoiz baino gehiago argitu gura du, berba-hiltzaileen sasoia amaitzeko ordua da.

7

Aro berri bat hasi da. Bai ote?

Joxe Aranzabal
2004-03-17 : 11:03

Joan den astea berezia izan zen. Madrilen izua zabaltzen zen bitartean, guk ere ikara sentitu genuen, Euskal Herriaren izenean egin ote zen sarraski hura. Egun batzuk geroago, lasaiago gaude, baina ezin seguru egon gertatutakoak aro berririk ekarriko ote digun. Xabier Gantzarainek dio baietz, artikulu polit batean.

3

Hizkuntza katalana, lehen aldiz Eurovision kantu lehiaketan

Garikoitz Knörr
2004-03-17 : 10:03

Inoiz baino partaide gehiago izango dira aurten Eurovision kantu lehiaketan. Horietako bat Andorra izango da, 10 milioi hiztun baino gehiago dituen hizkuntza gutxitu baten ordezkari.

Microsoftek e-postak kobratzea proposatu du spamaren aurka egiteko

Sustatu - Sustatu
2004-03-17 : 09:03

Microsoft eta beste konpainia batzuek "zigilu" informatikoak ezartzea proposatu dute spamari aurre egiteko. Bill Gates-en proposamenaren arabera, internautok ordaindu egin beharko genuke e-posta bat bidaltzeagatik.

2

Zurrumurrua bolo-bolo, estatu kolpe baten inguruan

Sustatu
2004-03-16 : 21:03

Atzo ezkero mezu elektroniko bat dabil sarean, eta dio larunbat gauean PP ahalegindu zela estatu kolpe bat ematen Espainian. Gaur Madrilen Pedro Almodovarrek ere aipatu du mezu hori bere azken filma aurkeztu duenean, eta horrek sinesgarritasun handiagoa eman dio mezuari.

Kalipontxi: Gasteizko liburutegi birtuala

Sustatu - Sustatu
2004-03-16 : 11:03

Gasteizko Ikasbidea ikastolak liburutegi birtuala jarri du martxan. Kalipontxi da liburutegi horretako maskota, eta izen horixe jarri diote sareko liburutegiari. Gasteizko Berritzeguneko batzuk eta ikastolako hiru irakaslek egin dute webgunea.

MITeko ikertzaile batek, kooperatibak goraipatu

Joxe Aranzabal
2004-03-16 : 10:03

Thomas W. Malone ikertzailea da Massachussetsko Teknologia Institutuan (MIT), eta bere azken liburuan Euskal Herriko kooperatibak goraipatzen ditu, “miniaturazko demokraziak direlako, non langileek aukeratzen baitituzte zuzendariak, eta botoa duten beste kontu askotan”.

7

Gizartearen ikuspegi kritikoa: "hay motivo" filma

Sustatu - Sustatu
2004-03-16 : 09:03

Bukatu dute "hay motivo" filma, hainbat zinema zuzendariren film laburrekin osatutakoa. Guztira 3 minutuko 32 labur dira, hiru astean eginak. Egitasmo honen bitartez, zinema zuzendariek beren jarrera azaldu dute zenbait gairen aurrean.

7

Matxinadak izan du eraginik: PP, out

Joxe Aranzabal
2004-03-15 : 16:03

PPk larrutik ordaindu du manipulazioa, Madrilgo atentatuaz egin duena. Dena kontrolpean omen zuen, harik eta jendea sakelako telefonoak eta Internet erabiltzen hasi zen arte, bat-bateko mobilizazioak eragiteko.

4

Senatuko emaitzak, ordena alfabetikoaren arabera

Luistxo Fernandez - Eibar.org
2004-03-15 : 13:03

Uzquiza eta Vicente senadoreen kasua bitxia da gero. Arabako bi hautetsi sozialista (PSE-EE) aukeratu berriak Madrilera joango dira, beste meritu politiko batzuen artean, alfabetikoki atzeratutako abizenen jabe direlako, Rojo baino atzerago daudelako ordena alfabetikoan. Beti gertatzen da: Senatuko osaketa ordena alfabetikoak erabakitzen du. Alderdiek aspalditik dakite, jakina.

14

Autonomian EAJk ditu boto gehien. Nafarroa Bai koalizioak ere lortu du ordezkaritza. Estatuan PSOE irabazle

Sustatu - Sustatu
2004-03-15 : 01:03

Estatuko mapan PSOE eta PPren koloreak ikusi daitezke, gehienbat. Ez da horrela izan Nafarroan (UPN) ezta EAEn ere (EAJ). Ordezkari politiko guztien adirazpenak jaso digutu Sustatun. Eta baita datu guztiak ere, behin kontaketa amaituta egon den bezain laster.

3

PSOEk esan du irabazi dituela hauteskundeak %70 kontatu orduko

Sustatu - Sustatu
2004-03-14 : 20:03

Gogoratu herriz herriko emaitzak jarri dituela Gobernuak Interneten.

Eguneraketa 23:24: **: % 98 kontatua dagoenean: PSOE (164), PP (148), CIU (11), ERC (8), EAJ (7), IU (5) C. Canaria (3), BNG (2), CHA (1) EA (1), NA BAI (1) Patidu Andaluzista (1).

Eguneraketa 22:16: % 80 kontatua dagoenean: PSOE (164), PP (147), CIU (10), ERC (8), EAJ (7), IU (5) BNG (2), CHA (1) EA (1), NA BAI (1).

Eguneraketa 22:06: PSOEko Pepe Blancok agerraldia egin du eta irabazle direla esan dute dagoeneko, botoen. %72,30 kontatua dagoenean. Momentuz horrela legoke: PSOE (164 escaños), PP (147), CiU (10)

Eguneraketa 21:35 (EAEn %40 kontatua dagoenean) EAJ 8, PSOE 6, PP 4, EA 1

Eguneraketa 21:32: (Estatuan %30 kontatuta) PSOE (165), PP (136), CiU (10) ERC (8) EAJ (7)

Eguneraketa 21:27: (Estatuan 22,33 kontatuta)PSOE (162), PP (138), CiU (10)

Eguneraketa 21:14: (Estatuan 18,33 kontatuta daudenean): PSOE (163), PP (136), CiU (11)

Eguneraketa 20:34: Telebistek emandako sondeoak jaso ditugu.

1

Al Qaedak berriz hartu du bere gain atentatua

Sustatu
2004-03-14 : 12:03

Oraingoan Al Qaedak bideo bat utzi du Madrilgo meskita baten ondoan, eta han bozeramaile militar batek berretsi du bere erakundeak egin zuela Madrilgo atentatua. ETAk ere ohar bat helarazi zion Gara egunkariari, eta bigarren aldiz esan du berak ez duela zerikusirik sarraskiarekin.

Polizia batek okin bat hil zuen atzo Iruñean

Sustatu
2004-03-14 : 11:03

Madrilgo atentatuaren arrastoan, atzo Iruñean polizia nazional batek, zenbaiten ustez Jaime Ignacio del Burgoren bizkarzaina, hainbat tiro eta labankada eman zizkion Angel Berroeta 61 urteko okin iruindarrari, honek ez zuelako jarri nahi izan bere dendan ETA ez zioen kartel bat. Berroeta hil eta gero, Polizia Nazionalak atxilotu egin zituen hiltzailea eta haren semea. Eta gogor eraso Iruñeko kaleetan hildakoa omendu nahi izan zuen jendea.

6

Hasi da matxinada PPren kontra

Sustatu
2004-03-13 : 23:03

Gauzak esku artean lehertu zaizkio PPri. Lehen manifestazioa Madrilen hasi da, arratsaldeko 19:00etan, PPren egoitzaren aurrean. Orain, berriz, manifestazio gehiago egiten ari dira Bartzelonan, Valentzian, Zaragozan, Santiagon, Sevillan eta Palma de Mallorcan, besteak beste. Denetan, egia eskatzen zaie popularrei, esan dezatela nork egin duen Madrilgo atentatua. Gauerako eltze-zalapartak deitu dira Espainiako hiriburu guztietan.

8

Nork egin zuen atentatua?

Sustatu
2004-03-13 : 09:03

Galdera hori dabil bolo-bolo jende askoren artean. PPk segitzen du esaten ETA izan dela. Honek dio ezetz. Zenbaitentzat, ETAk ez du gezurrik esaten. Al Qaedak bere gain hartu zuen atentatua… BBC agerkariak aztertu egin du egoera, eta hiru hipotesi aurreratu ditu.

13

ETAk ukatu egin du erantzukizunik Madrilgo atentatuan

Sustatu
2004-03-12 : 20:03

Gara egunkariaren edizio digitalak esan du arratsaldeko 18:00ak jota zirenean, pertsona batek ETAren izenean deitu duela egunkariaren erredakziora, esanez ETAk ez duela inolako erantzukizunik Madrilgo atentatuan.

3

Madrilgo atentatuak ederki astindu zuen Internet

Sustatu
2004-03-12 : 19:03

Lehen albisteak irratian entzun eta gero, jende askok ordenagailuetara jo zuen atzo, gehienak beren lantokietan, Internet bidez jasotzeko atentatuaren berri. Euskarazko hedabideetan nola gaztelaniazkoetan ere, trafikoa izugarri areagotu zen sarean.

Boiseko euskaldunak, susmopean

Sustatu
2004-03-12 : 12:03

Atzokoa egun latza izan zen Boiseko euskaldunentzat, Estatu Batuetan, hedabiderik gehienetan terrorista euskaldunei leporatu zitzaien-eta Madrilgo atentatua. Haietako zenbait sentitu ziren amerikar-arabiar asko sentitu ziren bezala irailaren 11ko atentatuaren ostean, susmopean.

3

Aznarrek Monkloan egin du agerraldia, datuak eta hitzak jaso ditugu

Sustatu - Sustatu
2004-03-12 : 12:03

Datu asko eman ditu eta eguneratu ditu han eta hemen dantzan zebiltzan datuak. Bestetik, nabarmendu du egiletza zein den esateko ikerketa zabalik dagoela oraindik. Kazetarien galderak ere horren gainekoak izan dira. Gaineratu du ilegalizatutako taldeen bozeramailetzari ez diola kasurik egingo. Aznarrek amaieran galdera pare bat erantzun ditu eta galdera batzuri momentua ez dela esanez ez du hitzik ere esan. Galderen erantzunak jaso ditugu albiste honen erantzunetan. Tele 5 katean entzun ditugu adierazpenok.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››