Sustatu logoa Teknologia albisteak

Datua: 190 hildako eta 1.250 zauritu Madrilgo atentatuan

Sustatu - Sustatu
2004-03-11 16:03
  • Hildakoak, 190.
  • Zaurituak, 1.000 inguru, horietatik asko oso larri daude.
  • Espainiako Barne Ministerioak zaurituen behin-behineko zerrenda jarri du sarean, www.mir.es helbidean.
  • Hildakoak Juan Carlos I feria lekura eramaten ari dira.
  • 70 mediku forentse ari dira gorpuekin lanean eta 100 bat psikologo ari dira familiartekoak artatzen.
  • Hamahiru eztanda izan dira, bakoitza 13-15 kg. titadinez egina. Eztanda batzuk tren barruetan izan dira; beste batzuk geltokien inguruetan.
  • Goizeko 7:39ean izan da lehenengo eztanda, Atotxa geltokian. Hortik aurrera beste 9 eztanda izan dira, lau aldiriko trenetan. 3 eztanda kontrolatuta egin dituzte.
  • Oraindik ez du inork bere gain hartu atentatua:
    • Angel Acebesek ziurtzat jotzen du ETA izan dela atentatuaren egilea. Arnaldoren gainean esan du Otegik informazioa gehiago ilundu gura duela. Horrela beldurra zabaldu gura duela, ez besterik. Aznarrek hitz egin du atentatua gaitzesteko, baina ez dio inori egotzi sarraskia.
    • Arnaldo Otegik adierazi du hipotesi moduan ere ezin dela esan atentatua ETAk egin duenik. Gaitzetsi egin du atentatua Batasunako bozeramaileak eta Madrili elkartasuna adierazi dio.
  • Europako parlamentuak martxoaren 11a izendatu du Terrorismoaren Biktimen Nazioarteko Eguna.
  • ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta ELB sindikatuek atentatuaren gaineko balorazio bateratua egin dute. Bihar, eguerdiko 12:00etatik aurrera lantokien atarietan elkarretaratzeak egin ditzaten eskatu diete Euskal Herriko langileei; ordu laurdeneko lanuztea deitu dute biharko.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu