Ez DVD-a ezta memoria txartela ere; etorkizuneko memoria eramangarriak Info-MICA izena du, NTT multinazional japoniarraren arabera. Posta zigilu baten neurriko plastiko zati bat da formatu berria eta 10 GB-eko edukiera du. Baina, ez da birgrabagarria.
Iparraldekoek bai baina Espainiako erresuman hazi garenok ez dugu Lázaro Carreter nor izan zen inork azaldu beharrik. Hala ere, saiatuko naiz zerbait esaten.
AEBetako estatu bateko hiriburuak, Boisek, alkate euskalduna du joan den hiletik. Dave Bieter 44 urteko lege-gizona eta dugu berau. AEBetako euskaldunetaz, Euskal Herriaz eta Debagoienaz egin dugu berarekin berba.
Datorren apirilean mintegi bat egingo da Esteponan, Gerra Berriemaileen gainean, eta hizlarien artean hantxe izango da Joseba Iriondo kazetari euskalduna ere.
Informazio eta Komunikazioaren teknologia berrietan euskara sustatzeko dirulaguntza deialdia egin du Bizkaiko Foru Aldundiak. Dirulaguntzen eskabidean 2004 urterako proiektu edo egitasmoak aurkeztu behar dira.
Mundukide Fundazioak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) martxoan zehar garatuko den Komunitate Garapenerako Esperientzien "Truke-Programa" antolatu dute. V. edizio honetan, hamalau partaide izango dira; Afrika, Amerika eta Asiatik etorritakoak.
Goienak eta Euskaltelek adostu berri dute GOITB Euskaltelen eskaintzan sartzea. Astelehenetik aurrera, Goiena Telebista Euskaltelen zuntz optiko zerbitzuaren bidez jaso ahal izango dute Debagoieneko bezero guztiek. Izan ere gaur, osteguna, sinatu dute hitzarmena Goienak eta Euskaltelek. Ibarrean 4.000 etxe dira Euskaltelen zuntz optiko zerbitzuaren bezero. Horiek guztiek ezin izan dute orain arte GOITB kable bidez jaso. Bihar, ostirala, Goienkarian argitaratuko da honen berri, sakonago.
Gaur goizean aurkeztu da Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI) Literatura Astearen VI. aldia. Aurten gai nagusia izango da Literatura eta Filosofia, eta horretarako antolatzaileek kontuan izan dute aurten ospatzen dela bigarren mendeurrena Immanuel Kant filosofoa hil zela.
Mota askotako lehiaketak daude. Jende ugarik parte hartzen du lehiaketetan. Oraingoan, bi txapelketa bitxi aurkeztu ditu Eroski Bidaiak agentziak. Neguan guztiz murgilduta gaudela kontuan hartu. Alde batetik, agentziako bulego jakin batzuetara bainujantzian agertzeko erronka. Bestetik, astebete agentziako bulego batean egonaldia: hondartza itxura hartu duen erakusleihoan, alegia.
Esteponara iritsi ondoren, afaltzen izan ginen kongresukideok. Afaldu bitartean, nola ez, diseinu kontuak jorratu genituen. Eta hara non antolatzailetako batek esaten duen baduela Goio Aranaren aditzerik, oso lan onak ikusi dizkiola sarean.
Atzo laguntza eske etorri zitzaidan hamazazpi urteko semea: filosofia ikasten ari zen eta trabatuta zebilen, testu bat ulertu ezinik. Edonola ere, ikasi beharko du, laster izango duelako azterketa; baina nola ikasi ulertzerik ez badago? Eta ez naiz filosofia gaiaz ari, idazkeraz baizik.
Eramangarria izango da, egunkaria bezala; irakurterraza; etengabe eguneratzeko modukoa; elkarreragilea eta multimedia. Hala ere, egunkari elektronikoak oztopo franko gainditu beharko ditu oraindik ere. Suedian ari dira probatzen.
Berria egunkariak hemeroteka jarri du sarean. Ez dut uste hemerotekak asko kontsultatzen direnik, baina behar direnean hor egotea hain da garrantzitsua Pauso berri eta handia eman dute. Askok sumatzen genuen faltan.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak euskarazko hezkuntza-softwaregintzan dihardutenei zuzendutako dirulaguntzak banatu zituen.
Eskerrak emanez, eta ez dakit zergatik ze ez dago zerik, osasun eta bizitzeko gogo beroa izatea opatuz , oraindik amaitu gabeko poema bat bidali digu Bernardo Atxagak. "Soinujolearen semea", liburuarekin batera etorri zela esaten digu. Atxaga Nobel Sarirako, artikuluaren kariaz izango da, gure artikulu hori ez zuela gaizki ikusi esan nahiko du. Argitaratzeko baimena badugunez, ahalik eta jende gehiagorengana iristea nahi dugunez, jeniala dela begitantzen zaigunez, pazientziri ez dugunez, opari gisa, erositako prezioan saltzen dizuet, hor doa.
Espainiako Telefonica konpainiak nobelak eskaini nahi dizkie bere bezeroei, poltsikoko telefono bidez. Ekimen honetan parte hartzeko, erabiltzaileak i-mode teknologia izan beharko du eta hileko hiru euro ingururengatik, testu bat irakurtzeko aukera izango du. Japonian arrakasta handia izan du ideia honek.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak teknologia berrien bitartez euskara sustatzen dutenei zuzendutako dirulaguntzak banatu berri ditu.
Gaur goizeko ordubatean, data hau bizi izan dugu: 04.03.02 01:00. Lau, hiru, bi, bat, zero. Ezertxo ere ez adierazten ez duen artikulu bat irakurri nahi baduzu, klikatu, bestela utzi pasatzen albiste tonto hau.
"Olerti" aldizkari literarioaren 38 ale sarean daude. Susa argitaletxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarlanean egindako digitalizazio proiektua da. Olerti aldizkaria 1959 eta 1994 urteen artean publikatu zen. Urte horietan, euskal idazleen testuak, nahiz nazioarteko idazle ezagunen testu itzuliak bildu zituen Olerti aldizkariak.
Esteponan ginela, Elio Leturia diseinatzaile perutarrak hitz egin zigun nolako jendez beteta dauden diseinu departamenduak. Kontua da diseinatzaileen artean ezezik, fauna hori nahiko unibertsala dela bestelako departamenduetan ere.