Gobernu Espainola zalantzati agertu da hedabideen aurrean: ETA edo talde arabiarren bat?
2004-03-11 22:03
Goizeko lehen orduetan ez zuen inongo dudarik Acebes jaunak, ezta beste askok ere. Orain, berriz, agindu die segurtasun indarrei beste norabide batean ere zabaltzeko ikerketa lanak.
Koranaren bertsikuluak dituen zinta bat aurkitu dute poliziek. Horrekin batera baita zazpi detonadore ere. Ekintzaile arabiarrek ekintza egin izana indarra hartzen ari da.
Zintok eta detonadoreak aurkitu dituzte otsailaren 28an harrapatua izan zen auto batean.
Acebesek eman ditu datu gehiago:
- Aurkitutako zintak irakaskuntzan erabiltzen den materiala du.
- Dinamita kopurua 100 kilotakoa baino gehiagokoa da. 10 motxilatan banatua zegoen.
- Eztandak 10 izan dira. Gerora beste hiru eragin ditu poliziak.
- Zauriak jasan dituztenen 500 ospitaletan daude oraindik. ( zerrenda hemen ) Denera 1.450 inguru izan dira, EFE angentziaren arabera.
- Egoera kritikoan 44.
- Oso larri 27
- Grabe 153
- Pronostiko erreserbatuarekin 119
- Zaurituen datuak barne ministeritzak emandakoak dira.
Hildakoak
- El Pozo: 67
- Tellez kalean: 64
- Atotxan: 34
- Santa Eugenian 16
Gainontzekoak ospitaletan galdu dute bizia. Zenbaketa ofizialaren arabear 192 dira hildakoak, 1.450etik gora zaurituak.
Erantzunak kargatzen...