Euskal Telebistako Langile Batzordeak datorren martxoaren 14rako greba deialdia iragartzen du, Langile Batzarraren %81eko botuen baieztapenarekin. Helburua zuzendaritza Unitate Mugikorren (UM) plantila estrukturala eta azpikontrata horien lan baldintza bidezko batzuk negoziatzera eramatea da: ETBk medio propioekin egin ditzakeen Unitate Mugikorren plantila zehaztea eta azpikontratatzen diren gainontzekoen asteburuen eta ordutegi malgutasunagatiko osagarrien kontzeptuak jasotzea.
ETBren azpikontratekiko azpijokoa
Iazko negoziazioan besteak beste gai garrantzitsutzat azpikontraten egoera hartu zen, eta horrela, zuzendaritzak Miramon eta Iurretan proposamen bana aurkezteko konpromisoa hartu zuen. Aurreakordioa sinatu eta biharamonean bertan, maiatzaren 22an, Miramonen proposamen bat egin zuten, bertan lan egiten zuten azpikontratetako baldintza txarrak ondo hobetzen zituena (azafatak eta kaironistak; dekoratuen muntatzaileak; garbitasun eta segurtasuna; eta platoetako pertsonala), bai eta bertako plantila estrukturala zehaztuta gelditzen zen. Horrela Miramongo langile batzarrak gehiengo zabalaz hitzarmena onartu zuen.
Iurretako kasua ezberdina izan da, batzordeak hasieratik proposamen zabal eta zehatza jasoko zuela pentsatzen baitzuen horrela ETBko azpikontrata guztien baldintzak babestuta geldituz. Uztailaren 18an akordioa berretsi behar zen egunean bertan zuzendaritzak proposamen bat luzatu zuen zein batzordearen gehiengoak ontzat ematen zuen. Honek Iurretarako azafatak eta kaironistez gain, dekoratuen muntaketa eta garbitasuna eta segurtasuna jasotzen bazuen ere, azpikontratatzen ziren UMetara ere zabaltzea lortu zen.
Irailean batzordea zeraz ohartu zen, ETBk udan UM eta Miramongo platoetako pertsonalerako lizitazio bat atera zuela subastan, pribatizatze baten susmoak piztu zituena. Behin baino gehiagotan galdetuta, zuzendaritzak ezeztatu egin zuen. Are gehiago, UM bat matxuratu zenean sortu zuen kezkaz galdetuta, konpontzeko asmoaren berri eman ziguten, eta ez zegoela ezer esternalizatzeko asmorik, soilik beti bezala produkzio pikoak betetzeko asmoarekin egin zela konkursoa.
Handik laupabost egunera batzordeak zera jakin zuen, UMtako bi lantalde Iurreta eta Miramonera sartuko zirela lanera, lan horiek azpikontratatuko zirelarik. Bilera urjentea deitzeko eskatu zitzaion zuzendaritzari, eta bertan argitu zioten batzordeari garbi-garbi asmoa: uztailan sinatutakoaren ildotik ez zirela atera, esternalizazio bati ekingo ziotela eta UM txikia txatarretara joango zela hainbat behin-behineko lanpostu zuzenki galduz eta beste hainbat zeharka, Iurreta edota Miramongo zentroetakoak kalera bultzatuz. Azpikontratara joango ziren langileak soldataren %80arekin joango zirela, gainera eufemistikoki aipatzen duten egonkortasunaren oparituz, %60koa, beste hitzekin esanda %60ko kontratazioa bermatzen dietela. Horrela, soldata %48an gelditzen da, eta zuzendaritzak ez du ezer jakin nahi osagarrietaz, asteburuetakoak eta ordutegien malgutasunarena. Konfidantza boto bat emateko, eta sei hilabete barru berraztertu daitekeela.
Batzordea eta zuzendaritzaren arteko harremanak eten egin ziren eta euren asmoa aurrera eramaten ari dira. UMtako langileak zentroetan hasi dira dagoeneko eta sortu den azpikontrata berriak kontratuak sinatu ditu ere. Herri Kontuen Euskal Epaitegiak kontratazio kopuru handiegiaz ohartarazi, eta zuzendaritzak bi iltze kolpe batez sartu nahi dute: Batetik behin behineko kontratuak murriztu, %25etik %10era aitortu dutenez; eta bestetik produkzio kosteak jaitsiz, azpikontratetan soldatak, osagarriak, ordutegiak eta polibalentziak kontutan hartzen baditugu aurrezpenaren neurriaren irudi bat egin dezakegu. ETBk aurrezten duena, langileen bizitza kalitatearen lepotik, lan arriskuak gehituta alegia. Plan estrategikoan eta Programa kontratuan ere Ikusentzunezkoen sektoreari bultzada emateko konpromisoa hartu zuen ETBko zuzendaritzak, eta hor ere ikusten da beste irakurketa maltzurra: bizitza, sektorearen eta produktuaren kalitatearen eta egonkortasunaren gainetik dirua ikusten dute beti.
Beraz, arazoa berria ez bada ere, eta Euskadi Directo programaziotik desagertuz beste azpikontrata batzuetan suposatzen duen plantila murrizketak larritzen duelarik, Langile Batzordeak egoerari buelta emateko konpromisoa hartu du, zuzendaritzak akordio baten erabilpen maltzurra eginez baliorik gabe utzi duelako. Helburuak hauek izango ziren: plantila estrukturala ziurtatzea pribatizazioari tope jarriz eta azpikontratatutako Unitate Mugikorretako langileen lan baldintza guztiak kontutan edukitzea, izan ere asteburu guztietan eta inolako ordutegi definiziorik gabe lan egingo bait dute. Gaurko egunean zuzendaritzak plantila murrizketa bat mantentzen du alde batetik, eta lan baldintzengatiko konpentsazioen aukeran definitu gabeko okupazioaren araberako gainsoldata moduko zerbait proposatu du.
ELAk zuzendaritzaren proposamena onartuz negoziazioa amaitutzat ematen du, baina halere Langile Batzordearen gehiengoa osatzen dugun LAB, KLB eta CCOOk aurrera jarraitzeko aukerak egon badaudela ikusten dugu, bai eta bete gabe gelditzen diren eskakizunak erabat bidezkoak direla ere. Horrela, zuzendaritza negoziatzera behartzeko hainbat ekimen eraman eta eramaten jarraituko dira aurrera. Iragan otsailaren 7an San Mamesen enkartelada egin genuen, eta 14an bi orduko lanuztea Anoetako derbyarekin batera. Azken honen eragina ikuslegoak igerri ez bazuen ere, oso arrakastatsua izan zela baiezta dezakegu, izan ere Iurreta eta Miramongo langile ia guztiek paro egin zuten baina zuzendaritzak boluntario, presio eta salatuko diren hainbat irregulartasunen bidez normaltasun irudia ematea honela lortu zuen. Ordutik hona zuzendaritzak ez du langile batzordea deitu gaiaz hitz egiteko ere. Hurrengo mobilizazioa martxoaren 14 iganderako greba deialdi bat da, Iurretako langile batzarraren %81ak baiezkoa eman duelarik (Miramongo zentroa igandeetan itxita egoten da).
Erantzun
Sartu