Sustatu logoa Teknologia albisteak

Emakumeen eguna dela eta ekitaldi ugari Euskal Herrian

Sustatu - Sustatu
2004-03-08 11:03

Weblog-en duten abantailetariko bat da berria osatzen joaten dela. Hori horrela, Sustatutik hegoaldeko hiriburuetako ekitaldiak jartzen dizkizugu hemen. Baina zure herrian zer berri?

Ekitaldiak:

  • Baiona: Kale agerraldia Udaletxe aurrean, 18:00etan.
  • Bilbo: Manifestazioa Inork ez dezala gure ahotik berba egin leloarekin. 19:30ean aterako da Arriaga plazatik.
  • Donostia: Manifestazioa Matxismoak lurpera ez gaitzan leloarekin. 19:30ean aterako da Boulevard-etik.
  • Gasteiz: Manifestazioa San Antonetik, 20:00etan.
  • Iruñea: Manifestazioa Por muchas razones zutik emakumeok leloarekin. 20:00etan Gaztelu plazan.

Zergatik aukeratu zen martxoaren 8a?

Egunero da aldarrikapen eguna, baina egun berezi hau aukeratzeko arrazoirik ere egon zen: Izango dira 100 urte inguru New York-en gertatu zela. Han, protestan zeuden 129 emakume etorkin. Tela etxe batean ziharduten eguneroko lanean, egoera txarrean. Hil egin zituzten martxoaren zotzian. Egoera hobetu asmoz lan duina eskatzen ari zirela izan zen. Horregatik hartzen da egun hau aldarrikapen egun.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu