Madrilen bonba. Hildakoak 62, gutxienez. Iluna da informazioa
Hildakoen zifra Barne ministeritzaren arabera (09:56):
- 29 Atotxan
- 18 Pozon
- 15 Santa Eugenian
SER kateak dioenez: 85 dira hildakoak
*Zifra hauek guztiz konfirmatu barik daude.
(09:45): Lehendakariak egin du berba eta jaso dugu esandakoa albiste honetan bertan.
(10:14): Renfeko arduradunak dioenez ez dute abisurik jaso. Informazio gehiago albistean bertan
Lehendakariak berba egin du (09:41)
Lanera zihoan jendea izan da. Fisikoki egin dute eztanda. Barbaroa izan da. Lehendakari moduan, lehenengo eta behin familiendako da gure besarkada. ETAk atentatua egiten duen bakoitzean milaka bihotz apurtzen dira, Euskal Herriko milaka bihotz. Mesedez, ez dezatela inoiz gehiago berba egin Euskaldunen terrorismoaz. Terrorismoa ETArena da ez euskaldunena. Asesinoak dira, ez besterik.
ETA bere amaiera idazten ari da eta konbentzituta nago. Ezin da ezer defendatu tiroak ematen eta bonbak jartzen. Ezin da ez ideiarik ez aberririk defendatu horrela. Zarraskiak nazka ematen digu euskaldun guztioi.
Espainiako gizarteari ere esan gura diot amaiera markatzen ari dela ETA. ETAk demokrazia dinamitatu gura izan du eta jendeak adierazpen askatasuna urratu du. Eskatzen diet alderdiei ez erabiltzeko sarraski hau partiduen aldeko. Ez diezagiogun eman ETAri ETAk gura duena. Alderdiok jakingo dugu erantzuten, zentzuz erantzuten. Gizarteak ere erantzungo du modu barean.
Kontzentrazioa arratsaldean Udalen aurrean
Euskal Herriko jende guztiari dei egiten die Lehendakariak. Lema barik, pankarta barik. ETAren aurka. Arratsaldeko 08:00etan izango dira kale bilkura hauek.
Biktimei elkartasuna
Madrileko jendeari eta biktimei helarazi gura diet, elkartasuna adierazi gura diet. Esan gura diet Euskal Herria zibilizatua dela, elkarrizketaren zalea, bizia errespetatuz... Elkartasun sentitua eman gura diet biktimei eta Madrileko gizarteari.
(08:45) El Mundoko kazetari bati entzun diogu. Etxetik dihardu kontakizuna egiten. Gutxienez lau hildako ikusten omen ditu. Hamarkada hildako omen daude, hala ere, jendeak esan dionez. Hiru trenetan egin du eztanda Atotxan. Konfusio handia dago eta beldurra eztanda gehiagorena. SER-ek dioenez gutxienez 30-40 hildako egon daitezke bi tokitan. Guk informazioa emango dugu uneorokoa goiz honetan. Gogoratu informazioa etorri ahalakoa dela.
Lau eztanda
Guztira lau eztanda izan dira trenetan. Tren guztiak Henares lineakoa ziren, eta guztien helmunga Madril zen. Renfe-ko arduradunaren esanetan, 07:40 - 07:45 artean izan dira eztanda guztiak:
- Atotxan bi eztanda izan dira. Estaziora heltzen zebilen tren batean izan da eztanda bat, eta bestea, estazio barruko bigarren trenbidean zegoen tren batean.
- Santa Eugenian, tren bateko bagoian eztanda bat izan da.
- El Pozo del tío Raimundo, apeaderoan: eztanda bat.
- Bosgarren eztanda, kontrolatua da. Poliziak auto bat lehertarazi du.
Aoiz-eko polikiroldegian jarri dute emergentziako ospitale bat. Zauritu asko daude.
Polizia munizipalak hiru trenbideetan 30-40 hildako daudela esan du (09:10) DAtuak ilunak dira oraindik eta nahasiak.
Aldiriko trenetan izan dira eztandak, bide laburrak egiten dituzten trenetan.
Atotxa inguruan dauden etxeetara joaten ari dira suhiltzaileak. Suhiltzaile horiek gomendatzen ari dira pertsinak jeisteko, izan ere beste bonba baten posibilitateaz ari dira berbetan.
Manuel Sempere, RENFEko arduraduna
Lau trenetan izan dira eztandak. Denak dira aldiriko trenak. Denak ziren Madrilera zihoazen trenak. Familiarrei laguntzeko 2 telefono jarri ditu RENFEK. Dei asko eta asko izaten ari dira. RENFEko arduradunak esan duenez ez dauka abisurik izan denaren berririk.
Tren batzuk martxan hasi dira. Madrilen. Atotxatik pasatzen direnak eta Atotxara heltzen direnak denak daude geldi. Ahaleginak egiten dihardute hori dena lehenbailehen jartzeko.
Familiakoek telefono honetara deitu dezakete. 900 200 222 eta 902 200 215
Erantzunak kargatzen...