Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearen eskutik, musika emanaldiak, errezitaldiak eta hitzaldiak izango dira Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian. Martxoaren 11n, 18an eta 25ean izango dira "Iparraldean bertan" barneko ekitaldiak.
Emanaldiak:
Parte hartuko duten kantariak: Jean Bordaxar, Jean-Pierre Luro, Jean-Noël Pinque eta Robert Larrandaburu.
Txürülaria: Jean-Charles Sanz
Laukote honek atzoko eta gaurko zuberotar kantuak oso ondo ematen ditu. Jean Bordaxar-ek asmatzen ditu hitzak eta musika berriak. Euskal Herritik kanpo ere, hala nola, Katalunian edo Québec-en arrakasta handia bildu duen taldeak.
Idazlea: Itxaro Borda (Euskadi Literatur Saria 2002).
Kantariak eta poema esatariak dira: Maialen Estecahandy, Frantxua Cousteau eta Txomin Héguy.
Isturitzeko eta Otsozelaiko harpeen habian berriro sartu ondoren, Itxaro Bordak eskaintzen digu obra miresgarri bat Neandertalen ametsak: gure ametsak, gure nahikariak, gure beldurrak, betikoak ditugunak , biziaren etengabeko mugimendua, bizi horren taupadak milaka eta milaka urteetan mundu mineralaren bihotzean Harpearen bisitak bultzatu du ere Karlos Gimenez Harria eta ura musika obra berria sortzen.
Kontalari: Koldo Amestoy.
Kitarra jotzaile eta kantari: Pantxix Bidart.
Koldo Amestoy kontalariak Ibarxola deitutako alegiazko auzoan kokatzen ohi ditu bere kontakizunak edo batzuk handik abiarazten. Aldi honetan, Zubiak ikuskizuna Ibarxolaren gogoan oinarritzen da , bidenabar, hainbat zubi eraikitzen duela. lehen zubia, ipuina eta musikaren artekoa. Kontakizuna Pantxix Bidartek asmatu musika bereziarekin aurreratzen da. Laguntza soila baino gehiago dira musika eta kantuak; ipuinekin batera osatzen baitute ikuskizuna. Euskal Herriko mitologiako pertsonaiak (Mari Anderea, Laminak, Basajaunak, Jentilak eta beste ) azaltzen ditu ikuskizunak, besteak beste.
Iparralde eta hegoaldean Euskal Kultur Erakundeak antolatu dituen beste hainbat ekitaldi aurki daitezke EKE-ren egutegian