Euskara Elkarteen Federazioaren kultura sailak, Film Laburren Zirkuitua izeneko ibilbide kulturala jarri du abian. Martxoaren 3tik apirilaren 2ra bitartean, Eusko Jaurlaritzak argitaratzen duen "Kimuak" bildumako laburrak ikusteko aukera izango da Euskal Herriko hainbat herri eta auzotan.
"Kultur Errota" ez bezala, proposamen berri hau kultur adierazpide bakar batean oinarritzen da, zinean, eta honen barruan, iraupen laburreko ekoizpenetan. Zirkuitu honen helburuak dira eskaintza kulturala aberastea, euskarazko ekoizpena sustatzea eta zinegile eta ikusleek elkar ezagutzea.
Euskal sortzaileen bost labur
Datozen emanaldiak
Emanaldi bakoitzaren ondoren, ikusitako film baten zuzendariarekin solasteko aukera izango dute ikusleek, galderak egin eta iritziak trukatuz. Arlo horren inguruko ezagutza handitu eta jakinmina ase nahi da emanaldiekin.
Egitasmo hau Topagunearen kide diren Euskara Elkarteen beste ekimen kultural bat da. Herri bakoitzeko euskara elkarteak hartuko du bere gain tokian tokiko antolaketa lan guztia, euren herri eta auzoetako euskarazko dinamika kulturala eta euskara sustatzeko asmoz.
Euskara Elkarteen Film Laburren Zirkuitua 2004-KIMUAK, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak babesten du.
Martxoa
Apirila
Emanaldiei buruzko informazio gehiago non aurki dezaket?
Eskertuko nuke.