Madrilgo biharamuna: Gauza garbirik ez, bi hipotesi
2004-03-12 08:03
Ez dago argi nork jarri zituen lehergailuak
- Al Qaeda: Indarra hartu du arabiar taldea izan ote den informazioak. Espainiak Iraken parte hartu zuen aliantzaren zutabe batera iritsi dela dio Londresen aurkitutako gutunak. Acebesek dio ikerketa bide hau zabalik dutela, furgoneta bat aurkitu dugu Alcala de Henaresen: bideo zinta bat arabez ziharduena eta 7 detonadore. Bush-ek ere susmoa du. CIA-ko ikerlariak bidali dituzte dagoeneko.
- ETA: Espainiako Gobernuko ministro bozeramaileak, Zaplanak dio: aurrekari guztiek eta datuek adierazten omen dute ETA izan dela: Eskualdearen mapa, atzo dinamita erabiltzea... talde musulmandarren zurrumurrua ukatu egin du poliziak, zenbaitek sortu gura izan duten nahasmen giroan dute funtsa, bakarrik. ETAk egin du ekintza.
Ez Aznarrek, ez Acebesek, ez dute ETA hitza aipatu ere egiten beraien lehenengo informazioan. Acebesek ETA aipatu du kazetarien galderak entzun eta gero. Esanez, "nolakoa den ETA, denok dakigu".
NBEn bilera egin dute eta ETAri egotzi diote atentatua. Errusiak izan ezik, beste denek ez dute zalantzarik izan.
Gaitzespen ekintzak gaurko
- Alderdi politikoen kanpainak bertan behera geratu dira.
- Estatuko hiriburu guztietan manifestazioak, Espainiako Gobernuak deituta: Biktimen alde, Konstituzioaren alde, Terrorismoa garaitzearen alde izango da leloa.
- Ordu laurdeneko kale agerraldiak, sindikatuek deituta, eguerdiko 12:00etan.
- Abertzaleen Batasunak ere deia egin du manifestatzeko, Baionan arratsaldeko 18:30ean.
Erantzunak kargatzen...