AZK Komunikazioaren webgune berria
AZK komunikazio enpresak euskarazko webgunea atera berri du. Web honek enpresaren berri izateko balio du eta komunikazio inguruko albisteak ere jorratzen ditu, albisteak sailean eta Yellow izeneko berripaper digitalean.
Enpresa honek komunikazioako alor guztiak jorratzen ditu (publizitatea, diseinu grafikoa, marketinga, komunikazio korporatiboa, prentsa-bulegoa, branding edo markaren sorkuntza eta garapena, etab.).
Egoitza
Aretxabaletan dauka egoitza nagusia eta beste bulego bat, Bilbon. Juanjo Brizuela zuzendari dela,13 langile ditu.
Webguneak honako atal hauek ditu: enpresa, bisioa, kolaboratzaileak, lan-taldea, karpeta, filosofia, berriak eta Yellow, AZK komunikazioak bi hilabetero argitaratzen duen berripaper digitala, eta hemendik aurrera elebiduna izango dena. Karpeta atalean lan batzuk ikusgai daude, lau ataletan banaturik: branding, korporazio-komunikazioa, barne-komunikazioa eta marketing-komunikazioa.
Gure bezeroak
Sail honetan, besteak beste, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola, Alejandro Altuna-JMA, ULMA, Garaia Berrikuntza Gunea, Eskoriatzako Udala, Negarra edo MONE bezelako bezeroentzat egindako lanak daude ikusgai.
AZK komunikazioaren webgunea,www.azk-taldea.com. Adclick Bilboko enpresaren lana izan da. Beste Webgune Euskaldun Bat.
Erantzunak kargatzen...