Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak komunikabideetan euskararen erabilera sendotu eta indartzeko, eta euskal komunikabideen egitasmoak bideragarriago egiteko dirulaguntzak banatu ditu. Tartean, euskarazko on-line argitalpen multzo batek jaso ditu dirulaguntzak.
On-line argitalpenak
Dirulaguntzak multzoka banatzen dira. E multzoan ageri dira dirulaguntzak jaso dituzten euskarazko on-line argitalpenak.
- Argia (Komunikazio Biziagoa, S.A.L.)
- Bat on-line (SEI Elkartea)
- Uztaro on-line (UEU)
- Berria on-line (Euskal Editorea, S.L.)
- Seiberri berripaper elektronikoa (SEI Elkartea)
- hari@ buletin elektronikoa (Komunikazio Biziagoa, S.A.L.)
Eta multzo honetan atzera bota dituzten eskaerak hauek dira:
- Tolosaldeko hitza on-line: ez du autofinantzaketa-maila bete.
- Elhuyar Fundazioa Elhuyar on-line: ez du autofinantzaketa maila bete.
- Euskaraz, Koop. E. Aizu! on line: ez du autofinantzaketa-maila bete.
- Bertsozaleak Kultur Elkartea Bertsolari on-line: ez du
autofinantzaketa-maila bete.
- Aldaketa Euskadi, S.L. Aldaketa 16-0n line: eskabidea bertan behera utzi du.
Multzo guztiak:
- A multzoa: Eguneroko prentsa.
- A.1. multzoa: Euskararen esparru geografiko osoko argitalpenak. Hots: tiradaren %25etik gora, gutxienez, argitalpena kaleratzen den lurraldetik at banatzen dutenak.
- A.2. multzoa: Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko prentsa. Hots: herri, udalerri edota eskualdeko prentsa, tiradaren %75 edo gehiago argitaratzen den lurraldean bertan banatzen dutenak.
- B multzoa: Bestelako maiztasunezko argitalpenak.
- B.1. multzoa: Informazio orokorreko aldizkariak. Euskararen esparru geografiko osoko argitalpenak; hots: tiradaren %25 gutxienez argitalpena kaleratzen den lurraldetik at banatzen dutenak.
- B.2. multzoa: Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko argitalpenak. Hots: herri, udalerri edota eskualdeko prentsa, tiradaren %75 edo gehiago argitaratzen den lurraldean bertan banatzen duena. Atal honetan, dirulaguntza lortu duten egitasmoen zerrenda luzea. Hona hemen zerrendako lehenengo bostak:
- B.3. multzoa: Zientzia arloko, pentsamendu- eta zabalkunde-aldizkariak, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal komunitateei zuzendutako euskarazko argitalpenak. Hona hemen zerrendako lehenengoko bost egitasmoak:
- B.4. multzoa: Haur eta gazte aldizkariak.
- C multzoa: Euskarazko irratiak. Zerrendako lehenengoko bostak:
- D multzoa: Euskarazko toki-telebistak. Zerrendako lehenengo bost egitasmoak:
- E multzoa: Euskarazko on-line argitalpenak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian publikatu zen dirulaguntzen gaineko ebazpena. Lehenengo eranskinean, baztertu egin diren eskaerak zerrendatzen dira. Bigarren eranskinean aldiz, dirulaguntzak jasoko dituzten argitalpenak jasotzen dira, baita bakoitzak eskuratutako diru kopurua ere.
Pentsa dezagun pitin bat datuon argitan...
KOM2003B1/0005 Aldaketa Euskadi, S.L. Aldaketa 16 125.500,00
KOM2003B3/0010 Elhuyar Fundazioa Elhuyar 120.581,00
KOM2003B3/0001 Jakinkizunak S.L. Jakin 51.760,00