Teknologia albisteak
1

Netsky.D harra arrisku handiko birus izendatu dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-03-09 : 10:03

Netsky.D izeneko birus informatikoa hamaika posta elektronikotik baten agertu da azken egunotan. Martxoaren 1ean detektatu zuten birusa eta izan duen hedapen handia dela-eta, arrisku handiko birus moduan izendatu du Espainiako CAT (Centro de Alerta Temprana sobre Virus y Seguridad Informática) erakundeak.

Espainiako Zientzia eta Teknologia Ministeritzaren barneko erakundea da CAT.

Netsky.D birusa ingelesezko posta elektronikoen bidez hedatzen da, asunto eta erantsitakofitxategi ezberdinekin. Noizbehinka, asaldatzeko moduko soinua ateratzen dute infektatutako ordenagailuek, baina ez omen du efektu deuseztagarririk.

Fitxategi erantsia ez zabaldu

"Har" berri horrek beste birus batzuen sarrerak ezabatzen ditu; Mydoom eta Mimail T-renak, hain zuzen ere. Normalean "see the attached file" mezuarekin batera iristen da posta elektronikora. Mezu horrekin fitxategi erantsia zabaltzera gonbidatzen du jasotzailea; normalean, ".pif" luzapena duena eta 17,4 K ingurukoa izaten da fitxategia.

Informatika segurtasunerako konpainiek abisatu dute kontuz ibiltzeko horrelako ezaugarriak dituzten mezuekin eta inoiz ez exekutatzeko erantsitako fitxategia.

Erantzunak

uxtela
2004-03-09 : 21:08

nik egunero 3-4 mezu jasotzen dodaz netskyk kutsatuta.24 edo 30 k dekie eta gaia aldakorra da. zelako izurritea!
> Netsky.D izeneko birus informatikoa hamaika posta elektronikotik baten agertu da azken egunotan. Martxoaren 1ean detektatu zuten birusa eta izan duen hedapen handia dela-eta, arrisku handiko birus moduan izendatu du Espainiako CAT (Centro de Alerta Temprana sobre Virus y Seguridad Informática) erakundeak.
> Espainiako Zientzia eta Teknologia Ministeritzaren barneko erakundea da "CAT.":http://www.alerta-antivirus.es
>
> Netsky.D birusa ingelesezko posta elektronikoen bidez hedatzen da, asunto eta erantsitakofitxategi ezberdinekin. Noizbehinka, asaldatzeko moduko soinua ateratzen dute infektatutako ordenagailuek, baina ez omen du efektu deuseztagarririk.
>
> Fitxategi erantsia ez zabaldu
>
> "Har" berri horrek beste birus batzuen sarrerak ezabatzen ditu; Mydoom eta Mimail T-renak, hain zuzen ere. Normalean "see the attached file" mezuarekin batera iristen da posta elektronikora. Mezu horrekin fitxategi erantsia zabaltzera gonbidatzen du jasotzailea; normalean, ".pif" luzapena duena eta 17,4 K ingurukoa izaten da fitxategia.
>
> Informatika segurtasunerako konpainiek abisatu dute kontuz ibiltzeko horrelako ezaugarriak dituzten mezuekin eta inoiz ez exekutatzeko erantsitako fitxategia.

Erantzun

Sartu