Sustatu logoa Teknologia albisteak

EHUko errektoretzarako hautagaien webguneak

Mikel Larreategi - Eibar.org
2004-03-10 12:03

Lehenengo eta behin, EHUren web nagusia: http://www.ehu.es/euskera/paginas/prin_e.htm

Hautagaien webetara heltzeko, flashak ugari, eta ezin linkak bakoitzak nahi dituen moduan ireki; guztiak leiho berri batean izan behar. Pofale.

Hautagaiak:

  • Iñaki Antiguedad: informazio osoa euskaraz eta gaztelaniaz, taldea, programa, iradokizunak bidaltzeko aukera, ...
    http://www.ehu.es/hauteskundeak/Antiguedad-Auzmendi/
  • Javier Muniozguren: aurrekoaren moduan informazioa bi hizkuntzetan, taldea, programa, ...
    http://www.muniozguren.com
  • Francisco Doñate: euskarazko atalerako loturarik ez dago, portadako ikurriñak ez dauka linkik. Erdarazko atalean ere ezer gutxi aurki daiteke. Hori bai, taldekideei buruzko oso informazio konpletoa.
    http://www.ehu.es/hauteskundeak/Donate-Oliver/
  • Juan Ignacio Perez: lehenengo biek bezala ondo egituratuta dagoela dirudi. Berritasun gisa, jendeak egindako galderak erantzuten ditu webean
    http://www.juanignacioperez.com/
  • Marisol Esteban: ez dakit webgunera sartzerik izango dudan hauteskunde eguna baino lehenago. Flash higuingarri eta eterno bat dauka sarreran. Euskarazko atala ez dabil eta erdarazkora sartzeko berriz ere portadara itzuli behar da; eta berriro Flasha jasan behar. Barruko informazioa (erdiko zutabea) keinuka agertzen zait eta ezin da ganoraz irakurri.
    http://www.ehu.es/hauteskundeak/Esteban-Galarza/
  • Antonio Rivera: Honek ere flash bat sarreran. Gainera, flasha osorik kargatu arte itxaron behar da hizkuntza aukeratzeko. Webean foro bat dauka jendearen galderei erantzuteko
    http://www.ehu.es/elecciones/Rivera-Blanco/
  • Ander Gurrutxaga: honek ere informazio konpletoa dakar lehenengoen antzera.
    http://www.gurrutxagabat.com/

Webguneez gain, eta politikoen antzera, hautagai gehienak propaganda egiten hasi dira: Fakultatea papaerez bete "mitinak" iragarriz, eta iragarki kartelak ere jarri dituzte hautagai batzuek.

Ahal izan dudanei zera galdetu diet:

  • Informatika Fakultateko ikaslea naiz eta seguraski hauxe izango da nire azkenengo urtea EHUn: Zergatik bozkatu beharko nuke zure alde?

Ea zer erantzuten didaten,

Mikel

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu