Teknologia albisteak

"Sare komertzialen kolapsoa aukera bat da burujabetza digitalerako"

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 10:17

Torrekua elkargunean topaketa antolatu dute datorren asterako sare sozialen inguruan. Goiburu hau jarri diote: "Zer geratzen da sozialetik sare sozialetan? Ekintza kolektiborako estrategia berriak". Eta artikulu honen izenbururako atera dugun pasarte interesgarria deialdian: "Sare komertzialen kolapsoa aukera bat da burujabetza digitalerako bidea berreskuratu eta teknologia askeago, anitzago eta feministagoak arakatzeko." Datorren ostegunean, azaroak 13, arratsaldez Torrekua zentroan, Errenterian, 18.00etatik 20.00etara. 

TorrekuakBadalabek eta TEKS elkarteak antolatzen dute. Hizlariak izango dira Marta G. Franco eta Leire Lison adituak, eta euskaraz eta gaztelaniaz izango da topaketa. 

Hona nola aurkezten den deialdia:

Urteetan zehar, sare sozialak ekintza politikorako tresna baliagarriak izan ziren. Beti egon izan gara helburu komertzialak dituzten sarez sozialen esku baina, horien bitartez, lortu genuen eztabaidak sustatzea, gizarte gatazkak sustatzea eta politikoki antolatzea.

Gaur egungo egoera sareetan guztiz bestelakoa da—algoritmo zentsuratzaileekin, trol eta bot-ekin, AAk sortutako eduki faltsuekin eta funtzionalitate gero eta antisozialagoekin— eta eremu horiek antolamendu kolektiboarentzat ingurune beldurgarriak bilakatu dira. Hurrengo fasera pasatzeko unea heldu da.

Sare komertzialen kolapsoa aukera bat da burujabetza digitalerako bidea berreskuratu eta teknologia askeago, anitzago eta feministagoak arakatzeko. Baina premiazko galderak sortzen dira:

  • Zein nolako internet behar eta nahi dugu?
  • Nolakoak izango lirateke komunitateak babesteko eta online soziabilitate emantzipatzailea sustatzeko tresna idealak?
  • Ba al dugu eredurik pixkanaka hau guztia eraikitzen joateko?
  • Nola lortu pertsona gehiagok —bereziki gazteek— burujabetza eta zaintza digitalak bilaketa kolektibo horren erdigunean jartzea?

Izena emateko, hemen.

Erantzun

Sartu