Hona Reutersen aurkikuntza batzuk:
- 22.000 milioi iragarki iruzurti (scam, ingelesez) erakusten zituen egunero Metak 2024an, bere zenbaki propioen arabera. Horietarik 15.000 milioi "arrisku handikoak", beraien parametro jakinen arabera.
- Bere irabazi globalaren %10 inguru, 16.000 milioi dolar, iragarki hauetatik datorkio Mark Zuckerbergen konpainiari. 7.000 milioi "arrisku handikoetatik" bakarrik.
- Iragarki iruzurtiak salatzeko aukera dute erabiltzaileek, baina ondorioa da, halako 500 abisu jasotakoan ere ez duela iragarki jakin bat kentzen Metak. Aitzitik, iragarleari iragarkien prezioa igotzen die, eta errentagarriagoak zaizkio Metari ondorioz.
- Erabiltzaileak iruzurra nabaritu ez eta klikatzen badu, algoritmoak iragarki iruzurti gehiago erakutsiko dizkio. Iragarkiak interesaren arabera erakustearen ondorio zital bat: "Iruzurrak gogoko dituzula? Tori gehiago!".
- Metak apropos geldotu ditu iruzurren kontrako neurriak, adimen artifizialean (AA) inbertitu beharko duten guztiaren kontra egin dezakeelakoan irabazi faltak.
- Metak baditu politika ofizialak iruzurrak markatzeko bander gorriekin, baina Reutersek analisatutako iruzurren %23 bakarrik sartzen dira kategoria horretan, gainerakoek pase librea lortuko lukete baita politikak aplikatuz gero ere.
- Baldintzak betetzen dituzten iruzurrak baina Reutersek detektatu dituenak, adibide batzuetan: kripto iruzurrak, kontzertuetarako gezurrezko sarrerak, %80ko ustezko merkealdiak marka ospetsuetan, enpresa teknologiko handietarako lan eskaintzak.
Oraindik Metarekin nahastuta ibili nahi? Hona bere produktuei buruz Joxe Rojas teknofilo euskaldunak dioena:
- Ultraeskuineko ildo editoriala
- Desinformazio iturri masiboa
- Saiakera frogatuak iritzi publikoan eragin eta eskuineko alderdien alde egiteko
- Erabiltzaileei kalte psikosozialak eragiteko eskrupulurik eza
- Online publizitatean lehiakide zuzena
- Online publizitatean lehia desleiala iragarki kaltegarrien bidez
Irudia, Reutersek aurkitutako iragarki horietako bat, "iruzurrak salatzekoa" gainera! Meta-Meta iragarki iruzurti bat!
Erantzun
Sartu