Acebesen arabera 173 dira hildakoak eta 600dik gora zaurituak
Azken ordua: 13:04: 138 dira hildakoak.
Azken ordua: 12:15: Madrileko Udalaren arabera 131 dira hildakoak eta 400dik gora zaurituak. Azken ordua 11:55: Arnaldo Otegik esan du erresistentzia arabea izango zela, agian, atentatua egin duena. Ez duela uste ETA izan denik. "Ez da egon lehergailuak jarri diren abisurik"... dio Otegik. EFE agentziatik jaso dugu berria.
Adierazpenak egin dituzte hainbat politikok. Horiek jasotzen ari gara eta bilduma bat egingo dugu Sustatun Sarraski hitza entzun eta irakurri dugu behin eta berriz. Hainbat webgune, irrati eta telebistatik jaso ditugu adierazpenok eta baita telefonoz ordezkari politikoei deituta ere.
- Juan Jose Ibarretxe. Lehendakaria:
Lanera zihoan jendea izan da. Fisikoki egin dute eztanda. Barbaroa izan da. Lehendakari moduan, lehenengo eta behin familiendako da gure besarkada. ETAk atentatua egiten duen bakoitzean milaka bihotz apurtzen dira, Euskal Herriko milaka bihotz. Mesedez, ez dezatela inoiz gehiago berba egin Euskaldunen terrorismoaz. Terrorismoa ETArena da ez euskaldunena. Asesinoak dira, ez besterik. ETA bere amaiera idazten ari da eta konbentzituta nago. Ezin da ezer defendatu tiroak ematen eta bonbak jartzen. Ezin da ez ideiarik ez aberririk defendatu horrela. Zarraskiak nazka ematen digu euskaldun guztioi. Espainiako gizarteari ere esan gura diot amaiera markatzen ari dela ETA. ETAk demokrazia dinamitatu gura izan du eta jendeak adierazpen askatasuna urratu du. Eskatzen diet alderdiei ez erabiltzeko sarraski hau partiduen aldeko. Ez diezagiogun eman ETAri ETAk gura duena. Alderdiok jakingo dugu erantzuten, zentzuz erantzuten. Gizarteak ere erantzungo du modu barean. Euskal Herriko jende guztiari dei egiten die Lehendakariak. Lema barik, pankarta barik. ETAren aurka. Arratsaldeko 08:00etan izango dira kale bilkura hauek. Madrileko jendeari eta biktimei helarazi gura diet, elkartasuna adierazi gura diet. Esan gura diet Euskal Herria zibilizatua dela, elkarrizketaren zalea, bizia errespetatuz... Elkartasun sentitua eman gura diet biktimei eta Madrileko gizarteari.
- - Josep Lluís Carod-Rovira (ERCko idazkari nagusia): Azkenean, norbaitek hiltzen dutenekin hitz egin beharko du, hiltzeari utz diezaioten. Korsika eta Irlandan gertatu den antzera, erabakitzeko ahalmena duen norbaitek hitz egin beharko du hiltzen dutenekin. Hitzak izan beharko du sarraskiaren aurka egiteko instrumentua. Momentu latz hauetan burua hotz izan eta ausartak izan behar dugu.
- Gonzalez de Txabarri: Gipiuzkoako Foru aldundiko gainontzeko 10 diputatuekin atera da Txavarri. Gogor salatu du. Basatitzat salatu du. Atentatu guztiak gaitzetsi behar dira, baina gaurkoa benetan da doilorra. Tren batean lehertaraztea bonba bat izugarria da, umeak, lanera doazen gazteak, ikasleak... Biktima guztiekin eta Madrilekin elkartasuna adierazi dugu.
- Patxi coira ( EB-ko kongresurako Gipuzkoako hautagaia )
"Izugarrai da gertatu dena. Egundoko jipoia da, terrorismoa da. Gaur ikusi duguna, bizitzari uko egitea da. Hauteskunde kanpainako ekitaldi guztiak bertan behera utzi ditugu, baita gaurko deitu genuen prentsa aurrea ere. Lehendakariak deitu dituen konbokatoria eta elkarteratzeekin bat egiten dugu, eta dei egiten diegu herritarrei, horietan parte hartzeko. Guztiz kondenatzen, gaitzesten dugu atentau hau, eta elkartasuna eskaini nahi diogu Madril herriari. Bestetik, domekako hauteskundetan eragina izango duela uste dut. Balorazio politikoa baino, giza eskubideen gaineko balorazioa da hau."
- Arnaldo Otegi ( Bergarako Ekimena )
Prentsako arduradunarekin hitz egin dugu Goienatik, eta momentuz behintzat, adierazpenik ez duela egingo esan digu, baina abisatuko digula egin behar diguenean. Goizeko ekitaldi guztiak bertan behera utzi dituzte, eta oraindik erabakitzeke zuten arratsaldekoekin zer egin ( 10:00ak inguruan ).
- Uxue Barcos: Nafarroa Bai. Zerrendakide guztiok agertzen dugu gure kondenarik irmoena Era berean elkartasunik sakonena biktima guztiei eta baita familia eta ingurukoei ere. Nafarroa Baik bertan behera utzi ditu ekitaldiak.
- Mariano Rajoy:. Ppko hautagaia kongresuan. Mitinak amaitu dira, baita hauteskunde kanpaina. Hiltzaileak entzuten badidate, zera esan nahi diet: harrapatuko ditut, hori bakarrik. Telefono dei baten bitartez izan dut atentaturen berri. Izugarria da, atentatu masiboa, bereizi gabea. Izugarria. ETA organizazio kriminala da, ez dauka bizitzarekiko inongo errespeturik, ezta pertsonekiko ere. Hau ez da berria. Guztiok argi izan behar dugu. ETAk lutoz jarri du espainiar demokrazia. ETAri aurre egin behar diogu, Legea kontuan hartuta, eta Zuzenbide Estatuak bideratzen dituen bideak erabiliz. Nire elkartasuna adierazi nahi diet biktimen familiakoei. Momentu honetan, Espainiak duen arazo garrantzitsuena da. Ausardia eta pertseberantzia izan behar dugu.
- Jose Luis Rodriguez Zapatero: PSOEko idazkari nagusia eta presidentetzarako hautagaia. *Alderdi politiko guztiok terrorismoaren aurka etenik gabeko batasuna.
- Angel Acebes. Espainiako Barne Ministroa: Lasaitasuna eskatu nahi diegu hiritar guztiei. Zuzenbide estatuak erantzuna emango die atentatua egin dutenei eta orain larriena biktimak artatzea da. Orain lasaitasuna behar da, lehentasuna biktimek dute orain. Seguritate eta larrialdi zerbitzuei lanean utzi behar diegu.
- Jose Eugenio Azpiroz (PP). Sarraski izugarri honek argi uzten du, beste behin, terrorismoa izua bakarrik sortzeko gai dela. Eta honen aurrean, Zuzenbide Estatuaren legediarekin bakarrik erantzun dezakegu. Lehenbizi, Alderdi Popularrak elkartasuna adierazten die minez dauden familiei eta pertsona guztiei. Baina esan behar dugu terrorismoak ordaindu egingo duela egin duena, hiltzaileak harrapatu eta gartzelara eramango ditugula, eta Zuzenbide Estatua ez dela honen aurrean makurtuko. Era berean, ekintza honek erakusten du ETA inoiz baino ahulago dagoela eta erabaki duela "aurrera ihesaldia" egitea, inora ez daramana. Honen aurrean, ez da apur bat ere amore eman behar, eta argi izan behar dugu hiltzaileekin ez dagoela elkarrizketa posiblerik.
- Gaspar Llamazares (IUko koordinatzaile orokorra): Indar politiko guztiok eta hiritar guztiok bat egin behar dugu ETAk egindako sarraski naziaren aurrean. Talde terroristarekin amaitzeko jarraipen polizial eta juridikoa beharrezkoa dira. Irudi batua eman eta indar demokratiko guztiok bat egin behar dugu sarraskiari erantzuteko. ETAri erantzuteko modu onena hauteskundeetan etorriko da, kaleko mobilizazioekin batera.
- Iñaki Anasagasti (EAJren kongresuko bozeramailea): ETAri aurre egiteko demokrata guztiok bat egitea beharrezkoa da. ETAren atentatua beldurgarria izan da. ETAk martxoaren 14ko emaitzak baldintzatu nahi ditu, eta ez die utzi nahi hiritarrei buruarekin pentsatzen. Politiko espainiar eta euskaldunek batasun mezua helarazi behar diete hiritarrei. ETA ahulduta egon arren ere, sarraski handia egiteko gai da oraindik ere.
- Josep Antoni Duran Lleida (Kongresurako CIUren hautagaia): Oso minduta nago Madrilen izan diren hildako guztiak direla-eta. Eskatu nahi diet alderdi politikoei ez ditzatela instrumentalizatu ekintza hauek beste indar demokratiko batzuen aurka erabiltzeko. Kataluniako alderdi politiko guztiok, salbuespenik gabe, asko sentitzen dugu Madrilen gertatu dena, biktimak kataluniarrak izango balira moduan.
- Manuel Huertas (PSE). Gure "irailaren 11" bizitzen ari gara gaur. Askatasunaren eta demokraziaren aurka inoiz gertatu diren atentatu larrienak dira hauek. Une izugarri hauetan, lasaitasunetik, ordea, alderdi guztiok bat egin behar dugu demokrazia defenditzeko. Aurrekaririk gabeko atentatuak dira, eta sarraski honen aurrean, ordua iritsi da modu zuzenean edo zeharka, ETAri babesa emanez, atentatu hauek posible egiten dituzten guztioi mozorroa kentzeko. Gipuzkoako sozialistak ikaratuta gaude ETAk berriro sortu duen saminaren eta sufrimenduaren aurrean, eta urruntasunetik, madrildar guztioi adorezko eta elkartasuneko mezu bat bidali nahi diegu.
- Mariano Rajoy (Espainiako presidentetzarako PPren hautagaia): Espainia lutuan dago. Biktimekin eta beraien familiekin bat egin behar dugu. Partidu Popularrak kanpainasuspenditu du. Min eta amorraziozko orduak dira, baina baita lasaitasuna eta tinkotasuna adierazteko orduak ere. Espainiarrok ez dugu atzera egin behar, sarraski honekin ez dute ezer lortu behar. Espainiak terrorismoaren gaitz hilgarri honekin amaituko du.
- Zapatero PSOE: Biktimei elkartasuna adierazi gura diet. Ia poliziaren eskuetan erortzen den jente hau. Alderdi guztien erantzuna egon beharko litzateke. ETArekin amaitzeko, sarraski honekin amaitzeko.
- Aralar-Zutik: gogor gaitzetsi du atentatua koalizioak. Degradazio moral eta etikoa da, ETA izan edo ez izan. ETAri esan gura diogu "ez gure izenean". Barbaro hauek ez dute zerikusirik gurekin.
- Atutxa Legebiltzarraren izenean: Terrorismoaren helburua herritar guztiak gara. Salatu egiten dugu atentatu hau eta egileen koldarkeria eta gizatasun fata nabarmendu ditu. Deia herritarrei gaitzespen ekintzetan parte har dezaten.
- Arnaldo Otegik gaitzetsi egin ditu atentatuak. Hipotesi moduan esan du ez dutela uste ETA izan denik. Bere hitzetan, Ezker Abertzaleak ez du kontenplatzen ezta hipotesi bezela ere ETA izan denik. Hori da lehenik eta behin esan gura dena. Bigarrenik, elkartasun osoa gaur biktima izan diren guztiei eta baita Madrileko heriari. Hirugarrenik, gaitzetsi egiten dugu, ez du justifikaziorik eta gure posizioa argia eta garbia da. Ekintza indiskriminatuak izan dira, populazioaren aurkakoak eta gehienbat langileen aurkakoak. Hori argi eta garbi gaitzesten dugu. (Eguerdi inguruan jasoa)
14:30etik aurrera jasoak
- Begoña Errrasti EA: Ezin da indarkeria erabili ideien kontra. Sarraskia da, atentatu terrorista da eta berdin da noren izenean egin den. Hiritarren kontra doa, askatasunaren kontra.
- Madrazo IU: Honelako ekintzen gainean posizio garbia azaltzen ez dutenek ez dute legitimitaterik politika egiteko. Hori egiten ez duenak ordinduko du sozialki eta politikoki.
- Maragall Kataluniako presidenta: Generalitateko presidentak manifestazioa deitu du: Maragallek esan du izuaren aurkako erantzun onena dela manifestatzea. Madrileko bizilagun ere sentitzen gara gaur. Denek gaitzetsi dute. ERC-k, esaterako mespretxagarria dela esan du. Biharko Katalan guztiak deitu ditu.
- Nazioartetik: Nazioartetik ere gaitzezpena izan da. Europako parlamentuak ere minutu bateko isilunea egin du. Europako parlamentuko presidente Pat Cox-ek, esan du "bonba gehiagorik ez hildako gehiagorik ez dela behar". Gaztelanieraz esan ditu hitzok. Romano Prodik ere ekintza baliogabea dela esan du eta zentzubakoa.
- Javier Solanak ere esan du tinkotasunez salatzen joan bihar direla horrelakoak. Mundu mailan ari dira zabaltzen irudiak eta gure sendotasuna erakutsi behar dugu.
- Aznar: Lehenengo hitzak biktimen elkartasuna adierazteko dira. Ehundakak familia eragin ditu eta orain daude lutoarekin. Milaka dira lasaitasun gabe. Nere egiten dut ezintasun hori. Gobernua beraiekin guztiekin dago. Hitzak ez dira nahikoa, eta horregatik, beraiekin egongo gara. Ez dugu ahaztuko gertatu dena. Jendeak tinko erantzun du, odola eman, lehenengo urgentziak egin... Bonberoak, udaltzainak eta bestelako autoritateak zoriontzen ditut.
- Josu Jon Imaz EAJ: Estrategia hau demokraziaren aurkakoa da. Alderdi demokratikoen arteko lankidetza beharrezkoa da orain, inoiz baino gehiago. Jendea animatzen dugu egingo diren kale bilkuretan parte hartzera. EAJko buru batzar guztiarekin batera agertu da medioen aurrean Imaz.
- Jaime Mayor Oreja PP: ETAkoak hiltzaile pandilla bat direla esateko ez dago argiegia izan beharrik. Gainera, orain, gezurra zabaltzen ari dira. Jendea hiltzeaz gain tontotzat gaituzte orain.
- Euzko Gaztedi (EGI): Deitoratu egin nahi dugu gertatutakoa, gogor eta tinko. Ez dago politika, erlijio, gizarte, kultura, ez beste inolako arrazoirik halako ekintzarik justifika dezakeenik. Bakea da bidea eta horretan saiatu izan gara beti eta saiatuko. Ekintza hauen egilea ETA izan dela baieztatuz gero, erakunde armatu horri armak utz ditzala eskatu nahi diogu beste behin ere. Biktima guztiekiko elkartasuna adierazi nahi dugu, baita euren senitartekoekiko eta gizartearekiko ere.
- Inaxio Oliveri (Mondragon Unibertsitateko Errektorea) Madrilgo atentatu izugarriak gogor gaitzesten ditut. Unibertsitateak dolumina helarazten die atentatuetako biktimei eta familiartekoei. Gainera, momentu lazgarri hauetan, madrilgo herritarrei elkartasuna adierazten die Mondragon Unibertsitateak. Ez dago inongo aitzakiarik atentatu hau justifikatzeko.
Erantzunak kargatzen...