Teknologia albisteak

Arranondo, Ondarroako aldizkaria orain interneten

Erabiltzailearen aurpegia
Elea - Iruña
2004-03-10 : 09:03

Arranondo, Arranondo Kultur Alkarteak 1990. urtetik paperean argitaratzen duen Ondarroako aldizkaria, Internetera heldu zaigu.

Arranondo webguneko diseinua eta programazioa Elea-n egin dira.

Abenduan 1990. urtetik argitaratzen den paperezko aldizkari honen 166. alea (lehenengo alea formatu digitalean) Internetera heldu zen. Honako aurkezpena egin zuten:

1990. maiatzetik hilero argitaratzen dogun eta etxean jasotzen dozuen gure Arranondo aldizkari hau, bere hasierako helburu nagusia galdu barik, hau da jendeak euskeraz irakurtzeko tresna izatea, eta beharbada esparru zabalago batera heltzeko ahaleginean, gaurko teknika munduan sartuta daukagu jadanik, 2003ko azken zenbakia, abendukoa, sarean ikusi ahal izango da.

Eta Abenduko honen atzetik datozanak bide horretatik ikusteko aukera eskaintzeko asmoa dogu, jakiña, idatzizkoak ere jarraituko daualarik.

Guk egiten dogun ahalegin hau euskeraren indartze eta zabalkunderako izan dagiala, behintzat itxaropen horregaz egiten dogu. Beraz ba, zenbaki hau sarean ere ikusi ahal izango dau nahi dauanak.

Erantzun

Sartu