Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Hala bazan... Debagoieneko plazan" ipuin bilduma argitaratu du Goienak

Usoa - Goiena
2004-03-10 15:03

Eskualdean jasotako lau ipuinez osatuta dago liburua. Batzuk Euskal Herrian zehar ezagunak diren beste ipuin batzuen aldaerak dira, eta besteak erabat orijinalak. Hona hemen ipuinen izenburuak eta egileen izenak:

  • Juaniko Txistu. Juan Martin Elexpuru.
  • Torreko zubixa. Jerardo Elortza.
  • Arrasateko dragoia. Divina Arriolabengoa eta Arantza Ozaeta.
  • Hontza zergatik bizi dan gabaz. Divina Arriolabengoa eta Arantza Ozaeta.

Divinak eta Arantzak elkarrekin egin zituzten bi ipuin. Aramaioko Udalak emandako beka bati esker jaso zituzten ipuinok.

Marrazkiz jantziak

Hitzez gain, marrazkiek ere garrantzi handia dute ipuin hauetan. Lau ilustratzaile aritu dira istorioak irudiz janzten:

  • Jabier Erostarbe. Juaniko Txistu.
  • Jokin Mitxelena. Torreko Zubixa.
  • Lorena Martinez Oronoz. Hontza zergatik bizi dan gabaz.
  • IƱigo Sarasola. Arrasateko dragoia.

Hiru azpieuskalkitan

Liburuak hiru bertsio izango ditu, eskualdeko azpieuskalkien arabera, eta Asteleheneko Goienkaria-ren harpidedunen artean banatuko da, dohainik.

Datorren astean hasiko dira liburua banatzen harpidedunen etxeetan. Hala ere, apirilaren 7a baino lehen harpidedun egiten diren guztientzat banatuko denez, bigarren banaketa bat ere egingo da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu