Sustatu logoa Teknologia albisteak

ETAk ukatu egin du erantzukizunik Madrilgo atentatuan

Sustatu
2004-03-12 20:03

Gara egunkariaren edizio digitalak esan du arratsaldeko 18:00ak jota zirenean, pertsona batek ETAren izenean deitu duela egunkariaren erredakziora, esanez ETAk ez duela inolako erantzukizunik Madrilgo atentatuan.

Garak ezezik, Euskal Telebistak ere jaso omen du antzeko dei bat, eta horren berri eman du albistegi berezi batean.

Guk hartu dugu albiste hau El País digitalean, baina ezin izan dugu baieztatu ez Gararen webgunean, ez eta EITBrenean ere, oraingoz ez baitago sartzerik haietan, seguruenik albisteak berak eragindako trafikoagatik. Berriak ere berehala eman du telefono deiaren berri.

Espainiako Gobernuak, berriz, segitzen du esaten ETA izan dela atentatuaren egilea, El Mundo egunkariak oraindik ere erakusten duen bezala.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu