Sustatu logoa Teknologia albisteak

Autonomian EAJk ditu boto gehien. Nafarroa Bai koalizioak ere lortu du ordezkaritza. Estatuan PSOE irabazle

Sustatu - Sustatu
2004-03-15 01:03

HEGO EUSKAL HERRIKO DATUAK

Euskal Autonomi Erkidegoko datuak

Kongresukideak:

Araba:

  • PSE-EE: 2
  • PP: 1
  • EAJ-PNV: 1
  • EA: 0
  • Ezker Batua: 0
  • Aralar-Zutik: 0

Bizkaia:

  • EAJ-PNV: 4
  • PSEE-EE: 3
  • PP: 2
  • EA: 0
  • Ezker Batua: 0
  • Aralar-Zutik: 0

Gipuzkoa:

  • EAJ-PNV: 2
  • PSOE: 2
  • PP: 1
  • EA: 1
  • Ezker Batua: 0
  • Aralar-Zutik: 0

Botoak:

  • EAJ: 416.452
  • PSE-EE: 336.354
  • PP: 232.271
  • EA: 80.306
  • Ezker Batua: 101.524
  • Aralar-Zutik: 38.170

Baliogabeak + Bergarako Ekimena: 103.722

Nafarroa

  • UPN-PP: 125.924
  • PSOE: 112.863
  • Nafarroa Bai: 60.552
  • IUN-NEB: 19.751
  • CDN: 5.512

Politikoek egin dituzten adierazpen guztiak

  • Josu Jon Imaz (EAJ): Beste erkidego guztietan irabazi du PSOEk eta PPk, eta Josu Jon Imaz serio, baina pozik agertu da mapa horren kolorea aldatu duelako. Lehen alderdia gara EAEn esanez hasi du hitzaldia 23:44an. 420.000 inoiz lortutako daturik onenak dira. 33,6 hori ere 27 urtean izandako onenak dira. Bakea, giza eskubideei errespetua eta Euskal hitzari zor zaion errespetua izango dira landuko ditugunak. Nafarroa Bai koalizioak ere diputatua lortu du Nafarroan. Uxue Barcos zoriondu du*.
  • Uxue Barcos Nafarroa Bai. Egun eta gaur lortu ditugun emaitzekin Nafarroan hirugarren taldea gara, Botoen %19 lortu dugu eta, beraz, eserleku bat. UPNk bi eserleku ditu eta horrela hautsi dugu dinamika nahi genuen moduan, eskubitik. Ahots euskaltzalea, abertzalea eta aurrerakoia eramango dugu Espainiara. Herritar ezkertiarren ahotsa defendatuko dugu. PPk erakutsi du egun bi hauetan zein den bere benetako aurpegia eta horren ordaina da hori.
  • Patxi Lopez (PSOE) Esan du historia guztiko aldaketarik handiena eman dela. Batzuk irabazi dute 36 eserleku eta beste batzuek galdu 34. Ia 10 puntugatik irabazi dugu. Datu historikoak dira. Osteguneko biktimendako akordua ere izan du, alderdi gehienek .
  • Begoña Errasti: (EA) Bide interesgarriak zabaltzen dira Estatu Espainolean gauzak eskatzeko. Ezkerra Republicana, Nafarroa Bai eta EA bagara zerbait batuz gero. Ia askatasuna errespetatzeko prest dagoen oraingo gobernua, hori jakingo dugu laster. Nafarroako emaitzekin ere oso pozik gaude. Uxue Barcosekin oso pozik gaude. Ezkerreko bidea jorratuko dugu orain.
  • Mikel Arana: Ezker Batua. Pozik daude, PPk gehiengoa galdu duelako. Hori pozgarria da Ezker Batuarentzat. Poztu egiten dira Bizkaian lortzekotan egon direlako kongresukidea. Emaitza gazi-gozoak dira. Bi helburu genituen 100.000 bototik gora lortu ditugu eta hirugarren aldiz emaitzak hobetu ditu Ezker Batuak. Euskadin 4. indar politikoa gara eta hori garrantzitsua da. 3 diputatu galdu ditugu Espainian eta mesederik ez digu egin bipartidismoak. PSOE, ERC, IU gobernua lortzeko posibilitatea dago, baina hori aurrerago ikusi behar da. Zorionak eman behar dizkiot Zapaterori eta eskatu ia ezkerreko politika egiten duen. Ppren azken kudeaketa nazkatzeko modukoa izan du eta PSOEk irabazi baino PPk galdu ditu. Ez dadila erori orain PSOE zentroko politikak egiten. Egin dezala ezkerretik.
  • Arnaldo Otegi Bergarako Ekimena: Pozik agertu dira. 120.000 botu jaso dituzte hego Euskal Herrian. Balorazio ezin hobea egiten dugu. Nolako baldintzetan ari garen hauteskundeetan ikusi behar da. Munduan ez dago guk lortzen ari garena lortuko duenik. Faxistak bota ditugu. Euskaldunak borroka egin duelako. Alfonso XIII moduan joango da, bere herriak “apaleatua”. ERCk lortutako emaitzagatik ere pozik nago. Ea kapaza den Zapatero negoziazio politikoa hasteko. Euskal alderdi politiko guztiei enplazamendua Bergarako Proposamena hor dagoelako. Pozik gaude.
  • Xabier Sarasua (Aralar-Zutik): Lehendabizi eskerrak eman nahi dizkiegu zailtasunak zailtasun guri botoa eman diguten guztiei. Sondeoak ikusita emaitza hobeak espero genituen baina ez gara sondeoak emandako datu horietara iritsi. Gipuzkoan kontsolidatu egin gara, baina Bizkaian eta Araban uste baino boto gutxiago lortu dugu.Hala ere, kontuan hartu behar da Espainiako hauteskundeak direla. Guk, emaitza hauetatik abiatuta etorkizunerako apustua egingo dugu eta aurrerapausuak ematen saiatuko gara.
  • Jose Luis Rodriguez Zapatero (PSOE): Minutu bateko isilunea egin du atentatuan hildakoengatik. Oso pozik agertu da presidente berria. Atzean bi bandera zituen, biak krespoi beltzarekin: Espainiakoa eta Europakoa. Errespetua erakutsi dio eta kooperaziorako deia ere egin dio Mariano Rajoy-ri. Esan du prest dagoela Espainiaren gidaritza eramateko. Konstituzioa izango duela gidaliburu esan du. Lehenengo eginbeharra ere zehaztu du: terrorismoa gainditzea. Horretarako alderdiak batzearen aldeko hitzak egin ditu. Pozik agertu da eta eskerrak eman ditu eskumako eskua altxatu eta atzapar lodiarekin OK zeinua eginez. Presidentea izan arren bere izateko modua ez dela aldatuko adierazi du. “Urdazi a la cola del INEM” esaten egon dira PSOEko jarraitzaileak kalean.
  • Carlos Iturgaitz (PP): Zenbaki handia da lortu duguna eta jarraituko dugu datorren hauteskundeei begira. Ildo berberean jarraituko dugu lanean. Gehiengo konstituzionalista daukagu oraindik. Abertzaleak baino gehiago. Eskerrak eman behar ditugu 200.000 boto eman digutenei. Lehen ez zegoen dudan PPren gehiengoa, baina nahastu egin du azkenengo atentatu honek. Baina jakin behar da irabazten eta galtzen, kirolean moduan. Euskadin gertatu dena Espainia osoan gertatuarekin erlazionatua dago. Normala da hemen ere boto gutxiago lortu izana. Denbora izango dugu jeitsiera eta zergatia ikertzeko.
  • Migel Sanz eta Del Burgo (UPN) agertu dira prentsa aurrera. Tristura eta seriotasuna agertu dute. Diputatu bat galdu dute eta Nafarroa Baik kendu dio horietako bat. Hala ere gogoratu du Sanzek: UPNk Nafarroako indar handiena izaten jarraitzen duela esan du. PSOEri zorionak eman dizkio eta baita Zapaterori ere. Gu prest egongo gara kolaboratzeko. Espainiako Gobernua izan dadin indartsua.
  • Josep Lluis Carod Robira (ERC): Egundoko emaitzak lortu dituzte. 8 diputatu izango ditu eta orain arte 1 besterik ez zuen. 600.000 boto baino gehiago lortu dituzte. Gezurraren, manipulazioaren eta politika txar baten emaitzak dira hauek. Guk izugarrizko emaitzak lortu ditugu eta Ppko gobernua historia pasa da. Horregatik oso pozik gaude. Katalunian diputatu erdiak galdu dituzte. Egin dudan guztia egingo nuke berriz eta kontzientzia garbi daukat. Ez dut uste gauza bera esango duenik Aznarrek, ziur nago. ERC 4. Partidua da Espainian eta gure kongresuko botoak jarriko ditugu aldaketa demokratiko baten alde. PPk egindako trastada guztiak aldatzeko emango dugu guk botoa. PSOEk baditu bi iritzi eta jakin behar du zeren alde egiten duen. PPren modelo bera defendatzen badu gu ez gara PSOErekin egongo. PP oposiziora pasatzeak poztasun gorenera hurbiltzen gaitu.

*Adierazpenok gure redakzioko kazetariek jaso dituzte telefonoz eta baita ETBtik ere.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu