Kalipontxi: Gasteizko liburutegi birtuala
Kalipontxi-ren webgunea euskara hutsean dago, gurasoei zuzendutako txokoa izan ezik. Gurasoentzako txokoa bi hizkuntzatan dago; euskaraz eta gaztelaniaz.
Liburutegi birtual horretan merkatuan agertutako azken nobedadeak ezagutu daitezke. Horrez gain, jolaserako txokoa, txata eta foroa ere baditu, lagun berriak egiteko.
Irudimena lantzeko
Sormenerako tartea ere eskaintzen du webguneak; ipuinak idazteko aukera dago eta baita marrazkiak bidaltzekoa ere. Gero ipuin eta marrazki guztiak erakusgai jartzen dira.
Nobelatxo bat ere badago, kapituluka irakurtzen joateko; Ixone isilik. Momentuz bi kapitulu besterik ez daude ikusgai. Agenda bat ere badago Euskal Herriko jai eta gertakizunen berri izateko.
Atal batzuk oraindik osatu gabe daude.
Arabako ikastetxeen berrikuntzak
Proarabatic.org webgunearen barruan dago liburutegi birtuala. Proarabatic.org Arabako ikastetxeen hezkuntza proiektuak biltzen dituen ataria da.
Erantzunak kargatzen...