PSOEk esan du irabazi dituela hauteskundeak %70 kontatu orduko
Arratsaldeko hiruretarako herritarren %41ek emanda zuen botoa EAEn. Horrek esan gura du %5ean gainditu dela aurten 2000ko parte hartzea. Noski, kontuan izan behar da 2000. urtean orain Bergarako Ekimenaren alde daudenek ez abstentzioaren alde egin zutela. Nafarroan ere gora egin du parte hartzeak, %10 gehiago joan dira hautestontzietara.
Buruzagi politiko gehienek eman dute botoa, Ibarretxe, Iturgaitz, Patxi Lopez, Patxi Zabaleta, Arnaldo Otegi, Josu Jon Imaz denak pasatu dira hautestontzietatik.
Emakumezko bat hil da Hernanin
Hernanin Kontxi Sanchiz emakumezkoa hil da. Protesta baten parte hartzen ari zen eta itoaldia izan du antza. Protesta horretan tentsioa handia izan da, Ertzaintzak kargatu ere egin du eta itxura guztien arabera bihotzekoak-edo jota erori da lurrera 58 urteko hernaniarra.
Estatuan ere parte hartze handia
Espainian ere joan dira hautagaiak botoak ematera. Aldeko eta kontrako oihuak entzun dituzte bai Aznarrek eta bai Rajoyk. Nor izan da galdetzen zieten oraindik.
Espainian parte hartzea zortzi puntu handiagoa da 2000ko hauteskundeetan baino. Zentzuko %63ak eman du botoa. Hauek, arratsaldeko 18:30eko datuak dira.
Datuak jaso ahala emango ditugu Sustatun
Martxoaren 14ak ematen duen guztiaren berri izango duzue Sustatun.
- Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako datuak jasoko dituzue, berehala.
- Espainiako Estatuko Kongresua eta Senatua nola geratu diren azalduko dizuegu.
Estrapolazioa
Sustatuko kalkulagailua erabiliz, Eusko Legebiltzarraren eta Nafarroako Parlamentuaren osaketa posiblea kalkulatuko dugu, probintzia osoko datuak kontuan izanda. Udalez udaleko datuak zinegotzitan nola izango liratekeen ere jakin daiteke kalkulagailu horren bidez.
Egun indarrean dauden hauteskundeen inguruko D´Hondt lege matematikoari eta indarrean diren araudiei jarraitzen die kalkuluak.
Erantzunak kargatzen...