Gizartearen ikuspegi kritikoa: "hay motivo" filma
Zuzendari guztiak:
Vicente Aranda, Imanol Uribe, Mireia Lluch, David Trueba, Sigfrid Monleón, Pere Joan Ventura, Mariano Barroso, José Luis García Sánchez, Víctor García León, José Luis Cuerda, Julio Medem, Manuel Gómez Pereira, Daniel Cebrián, Juan Diego Botto, Gracia Querejeta, Joaquín Oristrell, Chus Gutiérrez, Pere Portabella, Icíar Bollaín, "El Gran Wyoming", Antonio Betancor, Víctor Manuel, Alfonso Ungría, Isabel Coixet, Pedro Olea, Manuel Rivas, Yolanda García Serrano, Ana Díez y Bernardo Benzunegui, Fernando Colomo, José Ángel Rebolledo eta Miguel Ángel Díez.
Jarrera kritikoa
Espainiako errealitateko esparru edo gai bat aukeratuta, zuzendari bakoitzak bere film laburra landu du. Jarrera kritikoa azaltzen dute; gizartearen ikuspegi kritikoa erakutsi nahi izan dute-eta proiektu honekin.
Egitasmoa aurkezteko haymotivo.com jarri dute martxan. Film laburrak aurkezten dira bertan. Berauek ikusteko Windows Media Player behar da. Webgunean azaltzen denez, Windows ME, 2000 edo XP izanez gero, posible da ezer deskargatu behar ez izatea irudiak ikusteko.
Pelikularen proiekzio publikoa egin nahi izanez gero, eskaera haymotivo.com webgunean bertan egin daiteke. Gainera, webgune berean foroan parte hartzeko aukera ere badago.
Erantzunak kargatzen...