Inoiz baino partaide gehiago izango dira aurten Eurovision kantu lehiaketan. Horietako bat Andorra izango da, 10 milioi hiztun baino gehiago dituen hizkuntza gutxitu baten ordezkari.
Jugarem a estimar-nos. Maitaleetara jolastuko gara, alegia. Hori da hizkuntza katalana lehen aldiz Eurovision kantu lehiaketara eramango duen abestiaren izenburua. Kantaria, berriz, Marta Roure gaztea izango da. 23 urteko andorratarrak gaur bertan grabatuko omen du 'single'-a Bartzelonako estudio batean; eta bihar, bideoklipa.
Kantuaren lagin labur-labur bat entzuteko, egin klik hemen
Bart gauean erabaki zen, Andorrako telebista publikoko 12 punts saioaren finalean, Glaucs taldeko buru ohi Jofre Bardagí-k idatzitako kantua izango dela maiatzaren 12an Istanbulen lehiatuko dena, eta Marta Rourek izango duela hura kantatzeko ardura.
Herrialde Katalanetako zenbait hedabide (Vilaweb.com eta Valentziako diariparlem.com, besteak beste) gertutik ari dira Andorraren parte-hartzea jasotzen. Izan ere, katalana ez da sekula Eurovision lehiaketan entzun, 1968an Joan Manuel Serratek helburu hori izan bazuen ere.
Espainiako ordezkariak euskaraz abestuko balu (ez egin barrik, benetan nabil), bere alde egongo zinateke?
Egia esan, ni ez nago oso seguru, agian bai kontra egongo ziren fatxilla guztiei kontra egiteko.