Senatuko emaitzak, ordena alfabetikoaren arabera
Nire herriko hauteskunde emaitzak errepasatzen, Senatuko hautagaien kopuruei erreparatu diet. Beti bezala, alfabetikoki ordenatuta ageri dira.
Alderdi bakoitzaren hiru izenak, alfabetikoki ordenatzen dira papeleta marroxika horretan. Eta botoetan ere, lehenago agertzen direnak, alfabetikoki lehenak, aurretik geratzen dira boto emaitzetan. Beti gertatzen da berdin.
Gipuzkoako Senatuko emaitzei begiratuta, hurrenkera honetan geratu dira hautagaiak:
Xabier Albistur Marín 111.363 31,31 EAJ-PNV
Victor Bravo Durán 108.550 30,52 EAJ-PNV
Elena Etxegoien Gaztelumendi 108.317 30,45 EAJ-PNV
Beraz, Albistur-Bravo-Etxegoien
Francisco (Alberto) Buen Lacambra 88.138 24,78 PSE-EE(PSOE)
Julia Hernández Vallés 85.812 24,13 PSE-EE(PSOE)
Carolina Lago Pego 85.227 23,96 PSE-EE(PSOE)
Buen-Hernandez-Lago
Julia Tercero Isasi 50.569 14,22 PP
Mª Isabel Ugarte Fernández 49.971 14,05 PP
Fco. Javier Urbistondo Pardos 49.257 13,85 PP
Tercero-Ugarte-Urbistondo
Mª del Coro Aizarna Rementería 42.090 11,83 EA
Iñaki Galdós Irazabal 40.401 11,36 EA
Pello Urizar Karetxe 39.755 11,18 EA
Aizarna-Galdos-Urizar
Beatriz García Gallastegi 27.494 7,73 EB-IU
Isabel Salud Areste 25.303 7,11 EB-IU
Juan Sánchez Vallejo 24.692 6,94 EB-IU
Garcia-Salud-Sanchez
José Luis Alvarez Emparantza (Txillardegi) 18.461 5,19 ARALAR-ZUTIK
María Isabel Castelló Goyenechea 16.862 4,74 ARALAR-ZUTIK
Juan José Elizondo Arruti (Niko) 16.381 4,61 ARALAR-ZUTIK
Alvarez-Castello-Elizondo
Hauteskunde guztietan errepikatzen den kasu honetaz ondo abisatuta daude alderdiak. Jakina. Lau senatore aukeratzen ziren Gipuzkoan eta 3 lehenak Eaj-koak segurutzat emanik, 4.a zegoen dantzan. 2000. urtean PPkoa irten zen 4. hori, eta hortaz, PP 4.aren bila zihoan honetan Julia Tercero hautagai nagusiarekin. Kontua da Tercero T-rekin hasten den abizen bihurria zela. Beraz, aukera bakarra zuen PPk Julia senatore izateko, alfabetikoki atzeratuagoak dauden hautagaiak aurkitzea: Ugarte eta Urbistondo.
PPk bezala, denek egiten dute berdin, noski. 2000. urtean PPko hiru senadore eta PSOEko bat irten ziren, Javier Rojo. Aurten, hortaz, PSOErentzat argi zegoen estrategia: bere senadorea errepikatzekotan, badaezpada, irtetetekotan, Javier Rojo irten zedila... Beraz, beste bi izen aurkitu behar izan zituzten, Miguel Angel Uzquiza eta Yolanda Vicente, Rojo baino atzeragokoak hierarkia politikoan eta ordena alfabetikoan.
Azkenean, truko horren premiarik ez dute izan, zeren PS.EE izan da Araban botatuena, eta hortaz, Uzquiza eta Vicente ere senadore izango dira. Beren merituen artean, jakina, ez da gutxienekoa Rojo baino atzeratuago geratzen den abizenen jabe izatea...
Senatuko datuak Hego Euskal Herrian:
Ikusiko duzue denean ordenatzen direla alfabetikoki izenak. Ministerioaren gune oso ona da herriz-herri edo Espainia osoan hau nola errepikatzen den ikusteko.
Erreparatu, adibidez, Toledoko kasu bitxiari. Herrietan, lagin txikiagoarekin, baliteke ordena alfabetikoa aldatzea nolabait... Esate baterako, Eibarren, IUkoen emaitzak ez dira A-B-C hurrenkeran gertatu, baizik eta A-C-B hurrenkeran. Izan ere, C eibartarra zen eta hori ere faktoretxo bat da.
Erantzunak kargatzen...