Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

3

Andolin Eguzkitzaren literatur lanak

Literatur Emailuak - Susa Literatura
2004-03-25 : 13:03

Andolin Eguzkitza idazlea gogoratu gura dugu. Literatur Emailuak albistegi elektronikoak, zenbaki berezia plazaratu du Andolin Eguzkitza gogoan.

1

ELEKAk zuzendari komertziala behar du

Elhuyar Aholkularitza - Elhuyar Aholkularitza
2004-03-25 : 11:03

IXA Taldearen eta Elhuyar Fundazioaren ekimenez sortutako enpresa da ELEKA. Ingeniaritza linguistikoaren esparruan garatzen du bere lan-jarduna. Une honetan, ELEKAk zuzendari komertziala behar du.

Liburutegi digitalak, HIZTEKeko mintegia

Ainhoa Latatu - UEU
2004-03-25 : 10:03

Aurreko hilabetean edurteagaitik bertan behera gelditu zen mintegia ostirala honetan, hilaren 26an izango da. Arratsaldeko 16:00etan, Joxe Mari Egañak "Liburutegi digitalak" gaiaren gainean jardungo du. Mintegia Eibarko UEUren Ikastetxe Nagusian izango da, Markeskoa Jauregian.

Lanera! Urola Kostako enpresak euskalduntzen

Urola Kostako Udal Elkartea - Urola Kostako Udal Elkartea
2004-03-25 : 09:03

Urola Kostako Udal Elkarteko Euskara Zerbitzuak, 2000. urtean sortu zenetik, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu euskararen normalizazioa lortzeko. Bide horretatik, otsailaren 10ean "Urola Kostako lan-munduan euskara sustatzeko plana" onartu zuen.

5

Juan Ignacio Perez eta Iñaki Antiguedad, aurrera EHUn

Sustatu
2004-03-24 : 21:03

Egin da EHUko errektorea hautatzeko bozketa, eta nola inork ez duen lortu erabateko gehiengorik, boto gehien lortu dituzten bi hautagaiek egingo dute aurrera, bigarren itzulira: Juan Ignacio Perezek botoen %20 jaso du; Iñaki Antiguedadek, ostera, %17.

19

Andolin Eguzkitza euskaltzain eta idazlea hil da

sustatu - sustatu
2004-03-24 : 11:03

Santurtzin jaio zen Andolin Eguzkitza 1953ko abenduaren 6an. EHUko irakaslea zen Gasteizko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatean. Eta Euskaltzaindiako kide ere bazen 2001eko martxoaren 30etik. Duela hilabete gutxi Hizkuntzalaritza katedradun egin zuten. Bihotzekoak jota hil omen da, konfirmatu ez den arren.

Kalean da "The Corporation": "Bowling For Columbine" filmaren antza du

Juan Etxenike
2004-03-24 : 10:03

Kanadan pelikula-erreportai berri bat kaleratu dute, Michael Mooren "Bowling for Columbine" filmaren itxura omen du eta Korporazio multinazionalen ikerketa psikoanalitikoa egin ondoren, multinazionalen jarrera sikopata batenarekin parekatzen omen dute.

2

"Acercandoelmundo" webgunea jada euskaraz, mundua hurbilduz

Patxi Lurra
2004-03-24 : 09:03

Orain dala hilabete bi, Sustatuk Eneko Etxebarrieta eta Miyuki Okaberen proiektuaren barri emon euskun, Munduko Itzulia tandemez egin behar dabela, webgunea deukiela... Hilabete bi geroago acercandoelmundo.com euskaraz be irakurri dezakegu.

29

Aukera historikoa ETArentzat

Joxe Aranzabal
2004-03-23 : 12:03

Nekez izango du ETAk beste aukera bat, gaur egun duen bezalakoa, tregoa aldarrikatu, armak alde batera utzi, eta bide politikoari ekiteko. Aprobetxatuko al du?

5

HUHEZIk Informazioa eta Komunikazioa eskainiko du

HUHEZI
2004-03-23 : 11:03

Datorren ikasturtetik aurrera, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) eskainiko ditu ikasketa berriak: Informazioa eta Komunikazioa. 2006-2007tik aurrera, berriz, hasiko da eskaintzen Ikus-entzunezko Komunikazioa, bigarren mailako lizentzia moduan.

Bagle.q birusak artxibo erantsirik gabe kutsatzen du

Sustatu - Sustatu
2004-03-23 : 10:03

Bagle.q izena jarri diote Bagle zomorroaren bertsio berriari. Internet Explorer-en zulo batetaz baliatzen da, zizarea saretik deskargatzeko. Artxibo erantsirik gabe iristen da posta elektronikora eta mezua zabaldutakoan automatikoki jaisten du birusa saretik.

VI. Bilboeszena Antzerkialdia aste honetan

Jabi - Zenbat Gara
2004-03-23 : 09:03

Seigarren aldiz, Zenbat Gara Elkarteak VI. Bilboezsena antzerkialdia antolatu du Bilboko Kafe Antzokian. Antzerkiaren hilabetea izaki, ekitaldi ezberdinak izango dira ikusgai aste honetan.

8

Euskarazko 67 albistegi begiratu batean

Gari Araolaza - CodeSyntax
2004-03-22 : 11:03

RDF eta XML estandarrak erabiltzen dituzten 67 euskarazko albistegi lotu ditugu web helbide bakar batean. Horrekin zer lortzen den? Interneten Euskaraz sortzen den informazioaren zati handi bat begiratu bakarrean eskuratzea.

Hauteskundeak Iparraldean, lehen itzulia

Sustatu - Sustatu
2004-03-22 : 10:03

Kantonamendu gehienetan UDF-UMP eta PSaren artean banatu dira lehen postuak. Kostaldean FNk %10aren inguruko portzentaiak lortu ditu. Bestalde, orohar abertzaleek hobetu edo eutsi egin diote aurreko hauteskudeetan lortutako emaitzei eta bigarren itzulirako erabakikorrak izan daitezke. Emaitza osoak ezagutu nahi badituzu, jarraitu irakurtzen.

Igartza sariketa, idazle gazteentzat

Elkar-CAF-Beasaingo Udala - Elkar
2004-03-22 : 09:03

Idazle gazteentzako VII. Igartza literatur bekaren deialdia egin da. Orain arte Gabiria, X. Etxeberria, Osoro, Morillo eta Elorriaga bezalako idazleak sustatzen eta plazaratzen lagundu dituen sariketa honek gure letrak aberastuko dituzten egile berriak deskubritzen eta promozionatzen segitu nahi du. Hona hemen aurtengo deialdiaren oinarriak eta sariketaren historia laburra.

1

"Egan" aldizkariko 74 zenbaki Interneten

Sustatu - Sustatu
2004-03-18 : 18:03

Literatur Aldizkariaren Gordailuan (Ibiñagabeitia Proiektua) on-line dago gaurtik aurrera "Egan" aldizkaria faksimiletan. 1948 urtetik hasi eta 1987 urtera arteko 74 zenbakiak eskuratu daitezke sarean.

3

Basque Red Net webgunea itxi dute

Sustatu - Sustatu
2004-03-18 : 12:03

Atzo, martxoak 17, Justo de la Cueva soziologo nafarraren gune ezkertiarra itxi zuten; Basque Red Net. Martxoaren 16ko datarekin webgunearen hornitzaile kanadarraren mezu bat jaso zuen. Mezuan zioten Kanadako Gobernuak katalogatuta duen talde terrorista bateko kide dela Basque-Red eta horregatik eman diotela webguneari baja.

"Aznar 30 segundotan" lehiaketaren saridunak

Sustatu - Sustatu
2004-03-18 : 10:03

Jose Maria Aznarren gaineko iragarkiak egiteko lehiaketak baditu irabazleak. 30 segundotako iragarkiak aurkeztu zituzten lehiakideek. Bideoen bitartez, antolatzaileek PPren agintaldiaren gaineko ikuspuntu ezberdinak jaso nahi izan dituzte

1

Pasaiako sarraskia 20 urte geroago

Pako Aristi - Uztarria
2004-03-18 : 09:03

Datorren astelehenean, martxoaren 22an, 20 urte beteko dira Pasaiako sarraskia gertatu zenetik. Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistako lau kide hil zituen; bi iruñear eta beste bi azpeitiar. Pako Aristi idazleak gertaerak gogoratu ditu Uztarria Azpeitiko herri-aldizkarian eta kontakizuna hona ekartzea pentsatu dugu, duen interesagatik. Hona hemen kontakizuna oso-osorik: "113 zuloko oroimena: hogei urte ahanzturaren aurka borrokan".

LyX testu-prozesadorea euskaraz

Dooteo - www.euskalgnu.org
2004-03-18 : 09:03

LyX testu-prozesadore oso eraginkorra da, liburuak, artikuluak, matematikako azterketak eta beste idazki mota batzuk idazteko oso baliagarria da.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››