Teknologia albisteak

Boiseko euskaldunak, susmopean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-03-12 : 12:03

Atzokoa egun latza izan zen Boiseko euskaldunentzat, Estatu Batuetan, hedabiderik gehienetan terrorista euskaldunei leporatu zitzaien-eta Madrilgo atentatua. Haietako zenbait sentitu ziren amerikar-arabiar asko sentitu ziren bezala irailaren 11ko atentatuaren ostean, susmopean.

Atzo jaiki bezain laster (gure arratsaldeko hirurak inguruan) Boiseko jendeak (Idaho, AEB) jakin zuen Madrilen jende mordoa hil zela, eta beste asko zauritu, atentatu izugarri batean. Eta hedabide gehienek ETA seinalatzen zuten atentatuaren egile moduan, terrorista euskaldunak.

Euskaldun eta euskaldun jatorriko asko susmopean sentitu ziren, informazio oldearen aurrean. Eta hainbat hedabidek galdera egin zieten komunitate horretako zenbait ordezkariri.

Dan Ansotegi

Dan Ansotegik, adibidez, adierazi zuen: txarrena izan da zenbat bizi galdu diren, jende horren guztiaren trajedia, hildakoen eta zaurituen familiena. Dan Basque Market eta Bar Gernika tabernaren jabea da.

Ikusirik nola lotzen ziren etengabe euskaldun hitza eta terrorismoa, Dan hasi zen hobeto ulertzen nola sentitu ziren arabiar jatorriko amerikarrak 2001eko irailaren 11ko atentatuaren ostean: bat-batean, jende hori, arabiar jatorrikoa eta hemen bizi dena, eta herri hau maite duena, bat-batean, errudun sentitu behar dira, gertatutakoarekin bat etorri edo ez, nahiz eta kasurik gehienetan ez datozen bat.

Boiseko alkatea

Dave Bieter Boiseko alkate euskaldunak ere hitz egin behar izan zuen atentatua zela eta. Inor ez dago euskaldunak berak baino interesatuagorik ETA desagertarazteko, honen jarduerak sekulako eragina baitu eurengan. Bieterren hitzetan, euskaldun gehienek gaitzetsi egiten dituzte ETAren taktika terroristak.

BSUko ikasleak, ondo

Bestetik Boise State Unibertsitateak zortzi ikasle ditu estatu espainiarrean ikasten, nazioarteko unibertsitate programaren barruan. Sabine Klahr programako zuzendariak adierazi zuen bezala, denak daude ondo.

Erantzun

Sartu