Sustatu logoa Teknologia albisteak

Aznarrek Monkloan egin du agerraldia, datuak eta hitzak jaso ditugu

Sustatu - Sustatu
2004-03-12 12:03

Datu asko eman ditu eta eguneratu ditu han eta hemen dantzan zebiltzan datuak. Bestetik, nabarmendu du egiletza zein den esateko ikerketa zabalik dagoela oraindik. Kazetarien galderak ere horren gainekoak izan dira. Gaineratu du ilegalizatutako taldeen bozeramailetzari ez diola kasurik egingo. Aznarrek amaieran galdera pare bat erantzun ditu eta galdera batzuri momentua ez dela esanez ez du hitzik ere esan. Galderen erantzunak jaso ditugu albiste honen erantzunetan. Tele 5 katean entzun ditugu adierazpenok.

Datuak 11:44 direnean

  • 198 dira hildakoak.
  • 117 identifikatua daude.
  • 113 familiek eraman dituzte azken agurra emateko.
  • 1473 zauritu.
  • 576 alta emanda ospitaleetan.
  • 408 pertsona ospitalean,.
  • 38 oso larri.
  • 21 larri.
  • Gainontzekoak unitate berezietan izan ziren artatuak.
  • 11 herrialdetako jendea: Txilekoa, Kubakoa, Peruanoa, Gineakoak, Hondurasekoak, Polakoak, Frantsesak, Marrokia eta Kolonbianoa.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu