Aro berri bat hasi da. Bai ote?
Joan den astea berezia izan zen. Madrilen izua zabaltzen zen bitartean, guk ere ikara sentitu genuen, Euskal Herriaren izenean egin ote zen sarraski hura. Egun batzuk geroago, lasaiago gaude, baina ezin seguru egon gertatutakoak aro berririk ekarriko ote digun. Xabier Gantzarainek dio baietz, artikulu polit batean.
Xabier Gantzarain idazle gazteak artikulu polit bat idatzi du gaur Berria egunkarian. Aro berria du izena, eta bertan kontatzen du nola gogoratzen duen bere gaztaroa, eta nolako oroitzapenak dituen garai hartako Euskal Herriaz, gaur arte iraun duena. Eta begitatzen zaio aro hura bukatu berri dela, eta beste bati ekin diogula.
Iruditzen zait Xabierren sentipenak oso zabalduta dabiltzala jende askoren bihotzetan. Horregatik, eta artikulua gustatu zaidalako, aipatu nahi izan dut hemen.
Erantzunak kargatzen...