Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

6

Asturiarrez idatzitako lehenengo egunkari digitala on-line

Sustatu - Sustatu
2004-04-26 : 11:04

Joan den apirilaren 19an estreinatu zuten asturiarrez idatzitako lehenengo egunkari digitala, www.asturnews.com. Webgunearen helburua da asturiarraren erabilpena normalizatzea eta Asturiaseko kulturaren berri ematea kazetaritza irizpideekin.

Alfaren historia: Javier Iza-Goñolaren doktore-tesiaren aurkezpena Eibarren

Begoña Azpiri - Eibarko Udala - Ego Ibarra Batzordea
2004-04-26 : 10:04

Alfa, josteko-makinen Eibarko enpresa historikoa, albiste da. Ikerlari batek haren historiaz tesia egin du eta apirilaren 27an aurkeztuko du lan hori Eibarren. Era berean, eraikin historikoa botatzen hastekoak dira aurki. Eibarko Ego Ibarra Batzordetik oharra jaso dugu kontu honen inguruan.

1

150 izendatu Webby sarietarako, tartean Al-Jazeeraren webgunea

Sustatu - Sustatu
2004-04-23 : 18:04

Al-Jazeeraren webgunea, Legorena eta whitehouse.org webgune zirikatzailea dira Webby sarietarako izendatuetako batzuk. Guztira 150 webgune daude izendatuak Webby sarietarako, mundu mailako Internet sari garrantzitsuenetarikorako. Maiatzaren 12an emango dituzte sariak Internetez.

2

Irutxulok hamar urte; zenbaki berezia gaur

Sustatu - Sustatu
2004-04-23 : 11:04

Joan den apirilaren 15ean bete ziren 10 urte Irutxuloren lehenengo zenbakia argitaratu zutela. Hori dela eta, Irutxuloren zenbaki berezia aterako dute gaur. Harpidedunek beraien etxean jasoko dute zenbaki berezia, ostiralero bezala, baina gainontzekoek ere izango dute eskuratzeko aukera. Horrekin batera, bertso-trama antolatu dute maiatzaren 8rako.

5

Liburutegi publikoetan ordainpeko mailegua ezartzearen aurka

Sustatu - Sustatu
2004-04-23 : 10:04

Europar Batasunak ordainpeko mailegua ezarri nahi du liburutegi publikoetan. Estatuko hainbat liburutegik neurri horren aurkako jarrera azaldu dute. Hori dela eta, hainbat egintza antolatu dituzte gaurko. Sinadura bilketa egingo da, esaterako. Liburuzainak, autoreak, irakurle-erabiltzaileak, editoreak… elkartu dira ekimen honetan.

3

Matematika eta zaborra

joseba-felix tobar-arbulu
2004-04-23 : 09:04

Matematika eta psikoanalisia. Apez berriak eta kontu zaharrak. Euskal prentsa eta zabor intelektuala. Zertan ari gara?

Kooperatibismoa aztergai: eztabaida kooperatibo baterako oinarriak

Patxi Lopez Abasolo - UEU
2004-04-22 : 12:04

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) kooperatibismoari buruzko mintegia antolatu du. Mintegia Iruñean egingo da apirilaren 29 eta 30ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan; Ekonomia Fakultateko "Nicolas Oresme" aretoan. Matrikulatzeko epea apirilaren 28an amaituko da.

5

Interneten idazteko arauak

Gari Araolaza - Eibartik
2004-04-22 : 12:04

Azken egunotan Sustatun azaldu diren "intelektualen artikulu mamitsuek" (beste Sustatuzale baten hitzetan) artikulu hau idaztera bultzatu naute, nire uste apalean egokitasun norma gehienekin apurtzen bait dute.

"Euskal Unibertsitatea, ezina ekinez egina"

Euskal Herriak Euskal Unibertsitatea - Euskal Herriak Euskal Unibertsitatea
2004-04-22 : 11:04

"Euskal Herriak Bere Eskola" hezkuntza arloko hainbat eta hainbat lagun (Euskal Herri osokoak; ikasleak, irakasleak eta gurasoak; lehen eta bigarren hezkuntzakoak, unibertsitatekoak; ikastoletakoak, publikakoak) biltzen dituen eragilea da. Hezkuntza sistema propio baten aldeko dinamika soziala sustatzeko helburuarekin sortu zen duela bi urte.

Buruan txertatutako txipa ordenagailua pentsamenduarekin erabiltzeko

Sustatu - Sustatu
2004-04-22 : 10:04

Ordenagailu bidez komunikatzeko eta etxea elektronikoki kontrolatzeko modua izan dezakete mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonek, buruan txertatutako txip bati esker. AEBetako enpresa batek garatu du sistema hori, eta datorren hilean hasiko dira gizakiekin probatzen. Lehenengo, lepotik beherako atalak mugitu ezin dituzten bost pertsonei txertatuko diete txipa.

10

Negri zuritua (soirée intelektual sofistikatu bat)

Xabier Mendiguren Elizegi - 27. poligonotik
2004-04-21 : 13:04

Aarggh! Markos Zapiainek tesina bat Heideggerren inguruan, eta Iban Zalduak beste bat Ur Apalategiren gainean. Eta orain, tori, Xabier Mendiguren Elizegik beste bat bidali digu Toni Negri dela-eta. Sustaturen web zerbitzariek gaurkoa gainditzen badute, Microtxof Certified sari bat mereziko dugu.

Gure Gauzak S.A.

Iban Zaldua - saltus vasconum
2004-04-21 : 13:04

Ur Apalategiren bigarren nobela da Gure Gauzak S.A. Argitaldari estandarrek nolabait esateko, argitaratu nahi izan ez duten nobela. Egungo euskal literatur sistemaren eta, oro bat, euskal kulturgintzaren erradiografia gupidagabea da, Iban Zalduak Sustatu-ra bidali duen analisian dioenez.

1

Arrain-zope, zopetista euskaldunen bilgunea

Luistxo Fernandez - Eibar.org
2004-04-21 : 11:04

Zope web aplikazioen zerbitzariaz jarduteko posta-zerrenda euskaldun berria da Arrain-Zope. Zopetista euskaldunen bilgunea izan dadila Arrain-zope, horixe asmoa.

Heidegger eta baretasuna

markos zapiain - bermeotik
2004-04-21 : 10:04

Lehengoan "Berria"n Juanjo Olasagarrek Heideggerren lanak eramangaitzak zaizkiola iradoki zuen. Txillardegik antzeko zerbait idatzi zuen "Euskal Herria helburu"n. Egia da Heideggerren testu batzuk oso zailak direla. Baina baditu jendaurrean irakurtzeko prestaturiko hitzaldiak, nekazarien eta tabernarien aurrean, ulerterrazak izateaz gainera Heideggerren gogoetaren funtsera hurbiltzeko egokiak direnak. Horietako bat duzu "Gelassenheit", "Baretasuna", non Abiadura Handiko Trenaren arerioen, JosAnton Artzeren eta betiko mistikaren jarrerak era berezi batez biltzen baitira.

"Konekta Zaitez WI-FI": haririk gabeko konexioa egiteko laguntzak

Sustatu - Sustatu
2004-04-20 : 19:04

SPRIk, "Konekta Zaitez Wi-Fi" Programaren erakunde kudeatzaileak, 78 WI-FI ekiporen instalazioa erraztu eta bultzatu du. Ekipoak Interneteko erabiltzaileek erabili ohi dituzten Euskal Autonomi Erkidegoko 78 lokal publikotan ezarri dira.

12

BEC, euskal identitatearen erakusleihoa?

Usoa Agirre eta Luistxo Fernandez
2004-04-20 : 17:04

Atzo zabaldu zuten Bilbaoko erakustazoka berria, Bilbao Exhibition Centre (BEC). Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe izan zen irekiera ekitaldian. "Gure euskal identitatea, gure euskara, gure produktuak, munduko plazan ipintzeko", horretarako izango da BEC, lehendakariak esan zuenez. Hala ere, gure euskararen eta euskal identitatearen aztarnak ez dira hain ebidenteki ikusten BEC-en.

1

Richard Stallman Bizkaian: azkenean doan ere bai!

Sustatu - Sustatu
2004-04-20 : 13:04

Richard Stallman CiberArt Bilbao Ekitaldira etorriko dela kontatu genuen. Jardunaldi horretan parte hartzeko, 120 euroko matrikula egin behar zen. Hala ere, software librearen guru nagusia, RMS, doan ikusteko aukera ere izango da, Bizkaian, apirilaren 26an.

2

Amazonek bilatzaile bat atera du, A9.com

Sustatu - Sustatu
2004-04-20 : 10:04

Amazon liburu dendak A9.com izeneko bilatzailea atera du Interneterako. Googlen oinarritzen da, baina beste hainbat aukera ere eskaintzen ditu. Google, Yahoo eta Microsoften bilatzaileekin lehiatu beharko du.

"Euskalgintza sindikalgintzan txertatu" liburuxka: Euskalgintzaren gaineko gogoetak

Sustatu - Sustatu
2004-04-20 : 10:04

Martxelo Otamendi, Jon Sarasua, Bernardo Atxaga eta Joan Mari Torrealdaik euskalgintzaren gainean egindako hausnarketak biltzen dira liburuan. "Euskalgintza sindikalgintzan txertatu" izenburupean Manu Robels-Arangiz Institutuak antolatutako jardunaldien barruan emandako hitzaldiak dira.

Gezur gehiago esaten ditugu telefonoan, e-postan baino

Dick Turpin
2004-04-19 : 13:04

Jendeak gezur gehiago esaten ditu telefonoz hitz egiten duenean, e-posta erabiltzen duenean baino. Gehienek badakite e-posta idatzita geratzen dela, eta han esandakoa edonoiz egiazta daitekeela. Horregatik, zintzoagoak omen sarean.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››