Gezur gehiago esaten ditugu telefonoan, e-postan baino
2004-04-19 13:04
Cornell Unibertsitateak, New Yorken, egin du ikerketa bat, jakiteko zenbateraino garen zintzoak elkarren artean komunikatzen garenean. Ikertzaileek eskatu zieten 30 ikasleri astebetez gordetzeko eguneroko bat, eta han idazteko zenbat elkarrizketa izan zituzten 10 minutu baino luzeagoak, zenbat mezu elektroniko bidali zituzten, eta zenbat gezur esan zituzten mezuotan.
Gezurrak, buztana labur
Kontua da ez dugula hitz egiten zintzotasun berarekin komunikatzeko era guztietan. Hona hemen froga:
- e-posta. Gezurrak agertu ziren mezu guztien %14an.
- Bat-bateko mezuak. Hemen gezurrak azaldu ziren mezuen %21ean.
- Ahozko elkarrizketak. Berba egiterakoan, esandakoen %27 gezurrak dira.
- Telefonoa. Hemen, esandakoen %37 faltsuak dira.
Jeff Hancock ikertzaileak azaldu du hiru arrazoi daudela, nagusi, azaltzeko alde hauek:
- Jendeak badaki e-posta gorde egiten dela idatzita, eta froga moduan erabil daitekeela, erakusteko baten batek gezurra esan duen edo ez. Horregatik, gezur gutxiago esaten dugu idazten dugunean.
- Idazteko orduan, denbora gehiago dugu pentsatzeko. Beraz, talka jartzen diogu gezurra esateko joerari.
- Bat-batekoan, askotan zaila egiten zaigu egia esatea, ondo geratu nahi dugulako. Adibidez, galdetzen zaigunean: gustatzen zaizu nire soineko berria?.
Argibide gehiago jakin nahi izanez gero, egin klik hemen
Erantzunak kargatzen...