Asturiarrez idatzitako lehenengo egunkari digitala on-line
Joan den apirilaren 19an estreinatu zuten asturiarrez idatzitako lehenengo egunkari digitala, www.asturnews.com. Webgunearen helburua da asturiarraren erabilpena normalizatzea eta Asturiaseko kulturaren berri ematea kazetaritza irizpideekin.
Kultur arloko albisteez hornitzen da, gehienbat, www.asturnews.com. Baina, beste mota bateko albisteak ere biltzen ditu: zerbitzuei buruzko informazioa, kultur agenda eta autore ezberdinek idatzitako kontakizunak. Egunkariko titularrak, gainera, poltsikoko telefonotik ere kontsultatu daitezke.
Edukia erreproduzitzeko aukera
Egunkariko edukiak libreki erreproduzitu daitezke, beti ere testuaren iturria "Asturnews" dela aipatuz. Próspero Morán, egunkariko zuzendariaren arabera, "politika horren helburua da Asturiaseko hizkuntzan idatzitako kazeta-testuen zirkulazio askea bultzatzea".
Albisteei buruzko iruzkinak egiteko edo albistea lagun bati bidaltzeko aukera ematen du egunkariak. Asteko zita kulturalak biltzen dituen buletin batera harpidetzeko modua ere badago.
Erantzunak kargatzen...