Kooperatibismoa aztergai: eztabaida kooperatibo baterako oinarriak
2004-04-22 12:04
Mintegiaren helburua
Mintegi honen helburua da Euskal Herriko Kooperatibismoaren bilakaera aztertzea eta gaurko egoeraren azterketa kritikoa egitea.
Ostegunean bi hizlarik gaia aurkeztuko dute. Ondoren, aurretik banatu materialaren inguruko eztabaida izango da. Horretarako, Kooperatiba-munduko protagonistak ekarriko ditugu. Ostiralean goizean Mondragon Kooperatibara bisita gidatua egingo dugu.
Matrikulazioa
Matrikula-prezioa: 20 euro.
Ikasle, langabetu eta UEUko bazkideentzat: 12 euro
Matrikulatzeko epea apirilaren 28an amaituko da.
Egitaraua:
Apirilak 29, osteguna:
- 15:30-16:30:Baleren Bakaikoa, (UEU-GEZKI-EHU).
Sarrera: Kooperatibismoaren ikuspegi orokorra, gizarte-ekonomia, kooperatibismoa, egitura sozietarioa... - 17:00-18:15: Antton Mendizabal (UEU-GEZKI-EHU) Kooperatibismoa, Merkatua eta Globalizazioa.
- 18:30-20:30: Mahaingurua: aurretik banatutako materiala eta aurreko bi hitzaldietan esandakoaren inguruan eztabaida.
Moderatzailea: Mila Larrañaga (FAGOReko gizarte-kontseilua)
Apirilak 30, ostirala:
- 9:30-13:30: Mondragon Kooperatibara bisita gidatua: MCCko egoitza eta FAGOR ELEKTRATRESNA KOOP. bisitatuko dira. Helburua: Arrasateko Kooperatiben ikuspegi orokorra izan.
Gidaria: Mikel Lezamiz (Otalora Ikasketa Zentroko kidea, MCCko Hedapena eta Proiektu Kooperatiboen arduraduna).
Informazio gehiago:
-UEUko webgunean.
-nafarroa@ueu.org helbide elektronikoan.
-943 82 14 26 telefono zenbakian.
Erantzunak kargatzen...