Dagoenekoz kalean da WindowsXPren euskarazko bertsioa. Elhuyar Fundazioak eta Uzeik egin dute itzulpena eta Microsoft-entzat egindako aurreko lokalizazioekiko baditu berritasun batzuk.
Zer da telendro bat? Honako hau:
Aurki bilatzailearen domeinuan kokatu dugu http://www.aurki.com/Telendro helbidea lehiaketa txoro samar batean parte hartzeko. Astelehenean bitartean, zuk, Sustatuzale, laguntzen badiguzu, GMail kontu bat irabaz dezakezu.
Coreblog euskaratu dut, eta hori aurkeztera nator. Blog edo bitakorak egiteko tresna bat da, Zope-ren gainean dabilena. Bide batez, gaztelaniaz ere jarri dut, eta beste hizkuntza batzuetan lokalizatzeko moduan ere bai.
Ikastaroa Miramon Enpresa Digitalak antolatu du eta maiatzaren 6an eta 7an izango da, Donostiako Teknologia Elkartegian. 10 orduko iraupena edukiko du ikastaroak eta prezioa 30 eurokoa da. Plaza kopurua mugatua da.
Diseinu Moldatzailea, gero eta gehiago entzuten den kontzeptua dugu. Horren ardatza: bezero bakoitzaren eskakizunetara pertsonalizazioan oinarrituko da, gero eta gehiago, enpresen lehiakortasuna. LKS eta Ikerlanen eskutik, Arrasaten berriki jaiotako enpresa dugu Abantail, eta Diseinu Moldatzailearen inguruko zerbitzu integrala eskainiko du.
Nahi baduzu sareko jendeak irakurtzea zure artikuluak, beste modu batean idatzi beharko duzu; ondorioak, adibidez, hasieran idatzita, eta ez amaieran. Horrezaz gain, laburra izan behar, zehatza, eta argia ideiak antolatzeko orduan.
Webgune berriak landuko ditu AEBetako euskaldunekin zerikusirik duten albisteak. Hainbat hizkuntzatan argitaratzen dira albisteak, euskaraz ere egoten da bat edo beste. Hala ere, euskara bultzatzeko asmotan daude.
HIZTEK graduondokoaren 5. mintegia bihar, apirilak 30, izango da UEUren Ikastetxe Nagusian.
Fujitsu Japoniako multinazionalak munduko lehenengo ordenagailu biodegradagarria garatu du. Ordenagailuaren karkasa landare erretxinekin eginda dago eta lehengoek baino energia gutxiago gastatzen du, %40 gutxiago.
Aurreko mezu baten Sustatu-n bertan esaten zen bezala, mugitua dago sarea bilaketa motore handien alorrean. A9 ezagutu dugu; Yahoo oso berritua eta indartua bilaketetan; MSN ere ba omen dator laster. Zenbait lagun, ordea, arduratuta daude bilatzaileen atzetik enpresa pribatuak daudela ikusita, eta bilatzaile libre eta irekia garatzeko lanean hasi dira.
Nahiko argi dago informazio teknologiek hobetu egiten dutela produktibitatea enpresetan baina, harrigarria badirudi ere, ez dago garbi nola. Beste faktore batzuek, prestakuntzak adibidez, eragin zuzena dute hor.
Ameriketako Estatu Batuetan hainbat arazo sortzen ari dira Wi-Fi konexioetan. Erabilgarri dauden sareetan kolapsoak daude, Interneterako sarbide puntuak asko baitira.
"Sormen interaktiboa" izenburupean, Interneteko publizitatearen gainean, jardunaldia egingo da Leioako Zientzien Fakultateko Paraninfoan (EHU), apirilaren 30ean. Interneteko Publizitatearen IV. Jardunaldia ikasle zein profesional guztiei zuzendutakoa da eta doakoa da. Jardunaldiaren zuzendaria eta antolatzailea Joseba A. Etxebarria Gangoiti da, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko Irakaslea (EHU).
Atzo (apirilak 26) hil zen Tolosako Santa María de la Asunción hospitalean Iñaki Linazasoro. Idazlea, hizlaria, bidaietan gidari... dibulgatzaile aparta zen. Tolosako alkate ere izan zen 1978tik 1983ra bitartean. 72 urte zituen.
Richard Stallman ikusi eta entzun nuen atzo, Josulagunen Unibertsitateko paraninfoan, Deustun. Tunika jantzi, buruan santuaren aureola, eskua luzatu zuen eta gure ordenagailuak bedeinkatu zituen. Ez hori bakarrik: gauza interesgarriak ere kontatu zituen.
Bertizko Turismo Partzuergoak VII. Bidasoako Film Laburren Lehiaketan izena emateko epea zabaldu du. Maiatzaren 12a bitarte aurkeztu ahal izanen dira lanak.
Euskara planak garatzeko hizkuntza teknikarien lan poltsa osatu nahi dugu. Horretarako, interesa duzuen guztioi zuen curriculuma bidaltzera animatzen zaituztegu.
Gastronomia Vasca webgunea ez da berria. Euskal gastronomiaren gaineko informazioa jasotzen du. Bertan dauden errezeta guztiak eta hiztegi osoa euskaratu berri dute. Webgunea Leioako Ostalaritza Eskolak landutakoa da.
Mugitua dago sarea bilaketa motore handien alorrean. A9 ezagutu dugu; Yahoo oso berritua eta indartua bilaketetan; MSN ere ba omen dator laster. Bitartean, ordea, ez oso berri onak euskararentzat bilatzaile handietan. Google eta Alltheweb-en behintzat.
Tesien Sarietara 2002ko urtarriletik aurrera aurkeztu eta azterketa gainditu duten tesien laburpenak aurkeztu ahal izango dira. Sariketan parte hartzeko, tesiak aurkeztu behar dira maiatzaren 31a baino lehenago.