Sustatu logoa Teknologia albisteak

BEC, euskal identitatearen erakusleihoa?

Beharbada, euskaraz jarri izan baliote izena...

Baina izena guztiz erdalduna du, ingelesezkoa zehazki: Bilbao Exhibition Center.

Halabeharrez, laburdura asmatu behar izan diote, ze ingelesez izan arren, luzeegia da hala ere. Laburdura, beraz, BEC, baina ere berean, domeinua ez da BEC, baizik eta izen luzearena: bilbaoexhibitioncenter.com idazteko orduan luzeegia duda barik, akatsetarako errazegi.

Bilatzaileen bidez ere, BEC bilatuta aurkituko ote da hori? Horra zalantza: bi izenak dira ingelesak, baina bata luzeegia eta konplikatuegia, eta bestea laburregia eta jenerikoegia (BEC piloa dago munduan, eta Googlen ere bai, noski).

Buletinetan euskara falta

Erakustazokaren webgunea ere bisitatu dugu, www.bilbaoexhibitioncenter.com. Hiru hizkuntzatan dago; euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Euskarazko atalak horrela egiten digu harrera: "Ongi etorria BEC-ean". Gainontzean, nahiko txukun dago euskarazko edukia.

Buletin bat ere badu erakustazoka berriak, InfoBEC. Gazteleraz eta ingelesez bakarrik eskuratu daiteke, oraingoz. Erakustazokaren azpiegitura lan guztiak amaitutakoan jarriko dute euskaraz, agian.

Gainerakoan, atzoko ekitaldia nola joan zen jakin nahi baduzue edota BECen ezaugarrien berri izateko, begiratu gaurko egunkarietan.

Hementxe batzuk:

Eta Euskadiko Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Kolejioaren webgunean lanei buruzko informazioa, argazkiak, PDFak, diptikoak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu