"Euskalgintza sindikalgintzan txertatu" liburuxka: Euskalgintzaren gaineko gogoetak
2004-04-20 10:04
Manu Robles-Arangiz Institutuak antolatuta, euskalgintzari buruzko hausnarketa egin zuten iaz Martxelo Otamendik, Jon Sarasuak, Bernardo Atxagak eta Joan Mari Torrealdaik lau hitzalditan. Orain, "Euskalgintza sindikalgintzan txertatu" liburuxkan jaso dituzte hizlariek berbaldietan azaldu zituzten ideiak.
Jardunaldien helburuak
- Ekitaldietan euskararen erabilpena ziurtatzea eta euskara gaztelera bezain baliozko dela gauzatzea.
- Euskara eta euskalgintzaren egoera aztertu eta etorkizunari begira hausnarketa egitea.
- Otsailaren 20an bi horiei hirugarren xede bat gehitu zitzaien: Egunkaria ixtearekin eta horren ondorioekin kaltetuta gertatu ziren guztiekiko elkartasuna adieraztea, eta euskalgintzan diharduten herritar, erakunde eta elkarteen aldeko gure konpromisoa argi uztea.
Hitzaldi sorta
Euskara eta euskalgintzaren egoera aztertu eta etorkizunari buruz hausnarketa egiteko helburuarekin antolatu zituen Manu Robles-Arangiz fundazioak lau saioak:
- Martxelo Otamendi: Euskarazko prentsaren egoera eta geroa.
- Jon Sarasua: Kulturaren zurrunbiloan.
- Bernardo Atxaga: Euskara dela eta.
- Joan Mari Torrealdai: Intelektual mediatikoak hizkuntz politikaren aurka.
Internet bidez ere eskura daiteke Manu Robles-Arangiz Institutuaren webgunean
Erantzunak kargatzen...