Sustatu logoa Teknologia albisteak

150 izendatu Webby sarietarako, tartean Al-Jazeeraren webgunea

Sustatu - Sustatu
2004-04-23 18:04

Guztira 30 kategoria daude webby sarietan eta kategoria bakoitzeko bost izendatu daude. 30 horien artean daude webgune mota hauek: musika, kirolak, albisteak, zorakeriak, espiritualak, zientzia eta politika.

Estatubatuarrak ez direnak ere bai

Izendatuen artean estatubatuarrak ez diren 29 webgune daude. Horien artean, Al-Jazeeraren webgunea Frantziako www.colette.fr moda webgunea eta Britainia Handiko BBC katearen bost webgune ezberdin.

Epaimahaia

Estatu Batuetako Arte eta Zientzia Digitalen Akademiako 480 bat kidek eta hainbat pertsona famatuk osatutako epaimahai batek aukeratuko dituzte irabazleak. Epaimahaikoen artean daude David Bowie musikaria, Oracle enpresa handiko Larry Ellison eta The Simpson marrazki bizidunetako sortzailea, Matt Groening.

Internet erabiltzaileek ere badute parte hartzeko aukera, publikoaren saria ere badago eta.

Izendatu guztiak ezagutzeko aukera duzue www.webbyawards.com

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu