Teknologia albisteak

"Konekta Zaitez WI-FI": haririk gabeko konexioa egiteko laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-04-20 : 19:04

SPRIk, "Konekta Zaitez Wi-Fi" Programaren erakunde kudeatzaileak, 78 WI-FI ekiporen instalazioa erraztu eta bultzatu du. Ekipoak Interneteko erabiltzaileek erabili ohi dituzten Euskal Autonomi Erkidegoko 78 lokal publikotan ezarri dira.

Interneterako haririk gabeko konexiorako 78 instalazioak 3 lurralde historikoetan banatzen dira: 14 Araban daude, 39 Bizkaian eta 25 Gipuzkoan.

Leku publikoetan

Euskadi Informazio Gizartean Planaren barruko Konekta Zaitez WIFI Programa iaz jarri zen martxan. Bere helburua da, haririk gabeko WIFI sarea duten leku publikoetan, ordenagailu eroangarriak edo PDAk dituzten pertsonei Interneterako sarbidea erraztea (beren erabilera profesionalerako).

SPRIk kudeaturiko "Konekta Zaitez Wi-Fi" Programak WI-Firekin lan egiteko beharrezko elementuen instalazio osoa subentzionatuko du eraikinetan. Eta instalazioagatiko gehieneko dirulaguntza 3.000 eurorainokoa izango da. Erabiltzaileak WI-FI txartela baino ez du behar zerbitzu hau eskuratzeko eta txartelaren prezioa 30 eta 120 euro bitartekoa da.

Onuradunak

Konekta Zaitez WI-FI ekimenaren onuradunak, ostalaritza enpresez gain, honako hauek dira: kongresu jauregiak, justizi jauregiak, aireportuak, trenbide geltokiak, metro edo autobus geltokiak, unibertsitateak, merkataritza ganberak, erakustazokak, teknologi elkartegiak eta abar.

Wi-Fi Programako onuradun izateko, toki hauek Internetera konektaturiko ordenagailu eroangarriekin edo PDArekin lan egiteko prestatuta dauden itxarote aldeak edo antzekoak eduki behar dituzte.

Hona hemen SPRIk orain arte onartu dituen instalazioen zerrenda.

Erantzun

Sartu