Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

1

Zerga aitorpenerako informazioa on-line eskaintzen du Gipuzkoako Diputazioak

Sustatu - Sustatu
2004-04-19 : 12:04

2003ko zerga ekitaldiari dagokion errenta aitorpen kanpaina apirilaren 26an hasiko da. Aurten, Gipuzkoako Foru Ogasunak aurretik eskaintzen zuen Internet zerbitzua aberastu eta hobetu egin du, informazioa modu erosoagoan eskuratzeko.

Euskal enpresak e-postaren erabilera bultzatzen

CodeSyntax - CodeSyntax
2004-04-19 : 11:04

Euskal enpresa batek, mezu bat helarazi digu. Hemendik aurrera, haiekin izan beharreko harremanak posta elektronikoz bideratzeko eskatzen digute. Telefonoa, faxa, papera eta abar, bigarren mailan uzteko neurri ausarta. Aipagarria eta txalogarria iruditu zaigu.

2

Zuzenketen gaineko jardunaldiak - 2004

EIZIE - EIZIE
2004-04-19 : 10:04

EIZIE zuzentzaileen elkartea ere denez gero, bere helburuen artean du langintza horretan diharduten lagun eta erakundeen arteko gogoeta eta zuzentzaileen etengabeko prestakuntza bultzatzea. Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak itzulpenak zuzentzea du berezko langintzetako bat. Beraz, bi erakunde antolatzaileen beharrek eta nahiek, bat eginik, zuzenketa egun Euskal Herrian zertan den aztertzeko jardunaldiok antolatzea ekarri dute.

7

Miguel Laboa eta Ramon Joaquinen komandoa

Luistxo Fernandez - Eibar.org
2004-04-16 : 17:04

Txantxazko mezu bat dabil atzodanik zirkulatzen Interneten. Miguel Laboa delako batek, Iturengo arotz batek eta beste batzuek osatutako komando bat atxilotu duela Poliziak, Garzon epailearen aginduz. Ba, aizuek: jendeak sinetsi! Elkar argitaletxera deika eta deika ari omen dira gaur berria konfirmatu guran.

Teknopolis saioaren 100. atala

Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2004-04-16 : 13:04

Elhuyar Fundazioak eta ETBk ekoizten duten Teknopolis saioa 100. atalera iritsi da. Zientzia eta teknologiaren dibulgazio-programa Elhuyar Fundazioak egiten du, ETBrekin lankidetzan, eta Eusko Jaurlaritzaren Industria eta Hezkuntza sailak, EHU, EuskoTren, Fagor Electrodomesticos-ek eta ULMA ditu babesle.

1

Milenioko Teknologia saria amaraunaren asmatzaileari

Dick Turpin
2004-04-16 : 11:04

Tim Berners-Lee mundu zabaleko amarauna (www) sortu zuen zientzilari britainiarrak jaso berri du Milenioko Teknologia saria, Finlandiako gobernuak emana.

Tivo: Etorkizuneko telebista

Gari Araolaza - CS
2004-04-15 : 19:04

Athletic-Real derbia telebistaz ikusten ari zara. 1-1-eko emaitza 89' minutuan eta Errealaren aurkako penaltia. Telefonoak jotzen du, urruneko agintean klik egin eta irudia izozten da. Telefonoari erantzun ondoren, berriz martxan jarri eta Riesgok ederki gelditu duela ikusi ahal izan duzu. Baina partidua zuzenean bazen, gelditu ahal izan duzu irudia? Hori egin daiteke Tivorekin.

2

Zientzia.net atarian berrikuntzak eta lehiaketa bat

Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2004-04-15 : 12:04

Zientzia-dibulgazioa euskaraz lantzen duen Zientzia.net atariak, berrikuntza ugari aurkeztu ditu gaur. Diseinu berria eta atal berriak ditu, eta, gainera, lehiaketa bat jarri da martxan.

Azpeitiko EBPN, eta Gurien sare-aldizkaria

Azpeitiko Euskara Patronatua - Erabili.com
2004-04-15 : 10:04

Duela egun batzuk dago sarean Azpeitiko Euskara Patronatuaren baliabide elektroniko berria: Gurien sare-aldizkaria, Azpeitiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) nondik norako guztien berri emateko tresna.

13

Aberri Eguna: Gora Microsoft!

Luistxo Fernandez - Eibar.org
2004-04-14 : 12:04

Zerk bateratzen ditu Aberri Eguneko konbokatzaileak? Microsoft Word-ek. Ekitaldi edo asmo bateratuak konbokatzeko gauza ez gara, baina komunikatu bat zabaldu behar bada, zaude ziur, Microsoft Word-ekin egin eta banatuko dela. Berria-k dauzka bilduta bere orri nagusian.

Glossword euskaraz

Josu Lavin - Academia pro Lingua Romanica
2004-04-14 : 11:04

GLOSSWORD programaren interfazea euskaratua izan da. (Hiztegigintzarako proiektu eleanitz interesgarri bat da Glossword).

9

SpyMac hasi da 1GBeko e-posta eskaintzen, doan

Dick Turpin
2004-04-14 : 09:04

Googlek iragarri bai, baina SpyMac enpresa txikia hasi da posta zerbitzua eskaintzen, doan, 1GB biltegiratzeko ahalmenarekin. Mac erabiltzaileek soilik izango dute eskaintza hori baliatzeko aukera.

1

Alfontso Martinez Lizarduikoa aske utziko dute. Gaur, seguruenik

Sustatu - Sustatu
2004-04-13 : 20:04

Baltasar Garzonek horixe erabaki du. Familiak ere egin du ordainketa. Bermea 30.000 eurokoa izan da. Soto del Realetik gaur bertan ateratzea da posibleena. Familia gerturatu da Sotora.

3

Aisa harrera-ikastaroak: euskara etorkinentzat

BegoƱa Martinez Monasterio - HABE
2004-04-13 : 11:04

AISA Harrera-ikastaroen helburua da Europako Batasunatik kanpoko etorkinak, Euskal Autonomi Erkidegoan bizi eta euskararekin harremanik izan ez dutenak, euskal gizartea hobeto ezagutzea eta euskara ikastera bultzatzea. HABEk eta Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzak antolatzen dute Aisa.


2

Iazko libururik gogokoena hautatzeko aukera, Internet bidez

Ainhoa Arozena - Beterriko Liburua literatur ekimena
2004-04-13 : 11:04

Beterriko Liburua Literatur Aipamenaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa. Ekimen honekin, irakurleendako 2003. urteko libururik gogokoena saritzea da helburua. Apirilak 16ra arte duzu aukera zuk ere.

Software patenteen aurkako protesta egunak Europan

Sustatu - Sustatu
2004-04-13 : 10:04

Askoren iritziz Software patenteak onartzen duen Europar Komisioaren Arauak aurrera egingo balu, gaur egungo software gehienak erabilera ilegala izango du. Egun hauetan, arau horren aurka ekintza ugari antolatzen ari dira Europan.

Dispositiba digitalak zure mahai gainean

Dick Turpin
2004-04-10 : 01:04

Gero eta argazki kamera digital gehiago erosten ari gara, baina askotan ez dakigu nola erakutsi argazki hauek. Ez larritu. Atera berri da lauki bat argazki digitalak erakusteko, diapositibak bailiran.

2

"A Travel Guide To Basque America"-ren edizio berria kaleratuko dute 2005ean

Sustatu - Sustatu
2004-04-07 : 12:04

Nancy Zubiri Euskal Herritik Estatu Batuetara joan zen artzain baten alaba da. Bere aita hil eta zazpi urtera Estatu Batuetako euskaldunen historia idaztea erabaki zuen. Hala idatzi zuen "A Travel Guide To Basque America: Families, Feasts, and Festivals" liburua. Orain, gidaren edizio berri bat idazten ari da.

1

2004ko Aste Berdea: "Euskadi Europarekin ingurumenaren alde"

Sustatu - Sustatu
2004-04-07 : 11:04

Aste Berdea Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak, IHOBE S.A. Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bidez, sustatutako urteroko topagunea da. Maiatzaren 31tik ekainaren 6ra bitartean egingo da aurtengo edizioa.

Kutxaren V. Ekintzaile-Lehiaketa

Sustatu - Sustatu
2004-04-07 : 10:04

Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak, bere Gizarte-Ekintzaren bitartez, Ekintzaile-Lehiaketa berri bat jarri du abian. Proiektuak aurkezteko epea 2004ko irailaren 30ean amaituko da.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››