Arrain-zope, zopetista euskaldunen bilgunea
Sortzailea neu naiz, Luistxo Fernandez, CodeSyntax enpresakoa, baina espero dut zerrenda hau ez lotzea Codesyntax-ekin. Hasierako partehartzaile zerrendan, ezagutzen ditudan zopetista batzuk apuntatu ditut, eta batzuk dira nire enpresakoak, eta beste batzuk, ez. CS-koak ere, enpresaz kanpoko saltsetan ibiltzen gara Zope-rekin.
Hasierako harpidedunak etxe hauetakoak dira, adibidez:
- Codesyntax
- Eibar.org
- IMH
- Elhuyar/Hizking21
- EHU
Eta Zope-ren egindako gune hauetako arduradunak ere baditugu bertan:
Zopetistarik ezagutzen baduzue hortik, mesedez gonbidatu parte-hartzera.
Printzipioz, zerrenda honela konfiguratu dut:
- izen-emate librea
- parte-hartze moderatugabea
- ataxmenik ez
- artxibo irekiak, publikoak:
http://es.groups.yahoo.com/group/arrain-zope/messages
Lehen puntuari dagokionez, zera pentsatu dut, zerrenda-kide berri bakoitzari aurkezteko eskatzea. Nahi duenak egingo du, nahi ez duenak, ez. Moderatzaile gisa, hala ere, izen-emate berri bakoitzaren oharra jasoko dut, eta zein apuntatu den publiko egingo dut, zerrendara mezua bidaliz eta aurkezteko eskatuz.
Gaiak:
- DTML eta script truko, adibide, eta arazoak
- Zope euskaraz: Localizer eta beste
- Hosting-a, bereziki Zettai.net darabilgunon artean
- produktuen euskaratze posibleak
- soft librea eta euskaldunok, oro har
Izena emateko, Yahoo Groups-en, hemen.
Erantzunak kargatzen...