Oporrak prestatzen ari bazarete, beharbada komeni zaizue jakitea zenbat hotel dauden Hego Euskal Herrian xarma berezia dutenak. Madrilgo argitaletxe batek horietako 11 izendatu ditu gure artean. Txikiak dira, arkitektura eta dekorazio berezia dute, eta zerbitzu aparta.
Agure arabiar bat AEBetako Idahon bizi da, orain dela berrogei urtez geroztik. Urtero bezalaxe, aurten ere baratzean indabak erein nahi zituen, baina lurra iraultzea gogorregi egiten zaio dagoeneko.
Otsailaren 27an sortu zen Asteon aldizkaria. Orain ez da aterako kalera berriz, ez behintzat momentuz. Asterokoa, koloreduna, diseinu ederrekoa, etxeko postontzietan jasotzen genuena herri aldizkariekin batera, 48 orriduna, doakoa, euskalduna, Euskal hiztunok genuen telebista aldizkari espezializatuak eten egin du jarduna.
Anjel Lertxundik hitzaldi majoa egin zuen Markeskuan. Bariku arratsaldea zen eta ez dakit horregatik ote den, baina 10 lagun baino ez ginen izan entzule. Portatilean ere jaso nezakeen han esandakoa, baina betiko moduan, lagun bati papera eskatu eta han idatzi Hortik gaur arte Sustatun eman ez izana.
Div Games Studio edo Fenix jokogintzako programak darabiltzatenentzako erabilgarria da FPG Edit 0.4 programa. Doako programak edo freewarea euskaratzeko egitasmoaren barne egindako lana da.
Hurrengo asteartean, ekainak 8, Artizarra Eguzkiaren aurretik igaroko da. Astronomoek Artizarraren Igarotzea esaten diote eta azkeneko aldiz 1882an gertatu zen. Fenomeno astronomiko arraroa dela diote adituek. Horren harira, proiektu bat egin dute Europako adituek, tartean, Euskal Herriko hainbat talde daude.
Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deia egiten du. Edizio honetako lan esparruak literatura eta kazetaritza dira. Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2004ko irailaren 9tik urriaren 10era arte egongo da zabalik, biak barne.
Frantziako erretzaileek mezu pertsonalizatuak jasoko dituzte poltsikoko telefonoan, erretzeari uzteko. Frantziako gizarte segurantzak martxan jarri du erretzeari uzteko esperientzia pilotu bat, eta SMSek lekua izango dute programa horretan. Hamabi aste iraungo ditu esperientziak eta, eraginkorra bada, jende gehiagori zabalduko diote.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 2003ko txostena aurkeztu du Donostian eginiko prentsaurrekoan. Bertan 737 kasu bildu dira eta horietarik, 727 herritarrek bidalitako informazioaz osatutako eta Behatokiak bideratutako espedienteak izan dira: 642 kexa, 23 txalotze eta 17 kontsulta. Kontseiluaren Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek azpimarratu du herritarrek Euskararen telefonoa zerbitzua kexak helarazteko erabili dutela, aurreko urteetan bezalaxe.
Ondo bidean, datorren uztailaren 1ean berriz itzuliko naiz lanera, orduan emango didate-eta senda agiria. Guztira 22 hilabete igaroko dira 2002ko irailaren 11n minbizia aurkitu zidatenetik.
Hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezia egongo dira jokoan. Lanak aurkezteko epea hilabetez atzeratu da aurten, abenduaren 15a arte, hain zuzen.
Yahook bidea zail jarri nahi dio Googleri. Orain, bilaketak egiteko Yahooren doako barrak erabiltzailea zelatatzen duten programak blokeatzen ditu.
Kaixok diseinua erabat aldatu du. Duela zazpi urte sareratu zenetik, izan duen aldaketarik nagusiena da. Izan ere, zeuden edukiak hobetu eta zerbitzu berriak eskaintzen ditu orain.
Ostegunean, ekainaren 3an, 25 urte beteko dira guardia zibil batek Gladys del Estal militante antinuklearra hil zuela. Gladysen lagun eta burkide batzuk bildu dira eta Gladys Gogoan Batzordea eratu dute. Batzordearekin batera, webgunea ere egin dute.
Datorren asteazkenetik aurrera, goi mailako txirrindularitza gozatuko dugu Euskal Herrian, Euskal Bizikletari esker. Antolakuntzak webgune dotorea prestatu du, txirrinduzaleok lasterketaren jarraipena egin dezagun sarean.
HIZNET hizkuntza plangintza ikastaroaren 4. edizioan izena emateko epea zabalik.
Europako herrialdetako segurtasun indarrak Interneteko kriminalak harrapatzeko taktika eta baliabideak ezagutzen ari dira. Azken batean, kriminal "berri" hauek nola jarduten duten ulertu ari dira.
Joan den urtean aditzera eman zuten BBCk bere irudi eta soinu artxiboa guztien eskura jarriko zuela. Orduan jende asko eszeptiko agertu zen, baina orain egia bihurtuko dela dirudi. Gainera, Creative Commonseko lizentziak erabiliko dituztela dirudi.
Euskararen Datu Basea (EDB) atzo aurkeztu zen Martin Ugalde Kultur Parkean
Ez dago elizaren amaraunetik ospa egiterik. Internautek ere infernu beldurra izan beharko lukete. Elizak katolikoak bekatu moduan hartzen ditu birusak banatzea, lizentzia bariko programa informatikoak erabiltzea eta baita musika jaistea ere. Akabo! Denok infernura.