Artizarra Eguzkiaren aurretik igarotzen ikusteko aukera
Artizarraren igarotzea garrantzi handikoa izan da historikoki; fenomeno horri esker neurtu zuen lehenengo aldiz Lurra eta Eguzkiaren arteko distantzia Edmund Halley astronomoak, 1769an.
Azkeneko aldiz 1882an gertatu zen eta beraz, bizirik dagoen inork ez du sekula ikusi. Berriro zortzi urte barru gertatuko da, baina kasu horretan gure antipodetatik ikusiko da. Hemen, 120 urte barru ikusi ahal izango dugu berriz.
Behaketa publikoa Bergaran
Horregatik, Debagoieneko Ilatargi Astronomia Taldeak, Bergarako Aranzadi Ikastolaren laguntzaz, behaketa publikoa antolatu du egun horretan, goizeko 9:00etan hasita, lau bat teleskopio muntatuko dituzte Aranzadi Ikastolak Bergarako Ibargarai kalean duen patioan. Bertan egongo dira 13:30ak arte, fenomenoa bukatu arte.
Ekintza horri buruzko informazio gehiago dago www.venus04.org webgunearen orrialde honetan, Aranzadiko ikasleek euskaratu dute.
VT-2004 proiektua
Venus Transit 2004 Artizarra eta Eguzkiaren arteko fenomeno horren harira sortu den nazioarteko proiektua da. Artizarraren Igarotzearen inguruko informazio guztia biltzea du helburu proiektuak. European Southern Observatory eta European Association for Astronomy Education elkarteek sustatu dute.
Bergarako Aranzadi Ikastolarekin batera, Euskal Herriko beste elkarte batzuk ere parte hartzen dute proiektuan:
Erantzunak kargatzen...